Giro ona eta itzelezko parte-hartzea aurtengo Inbiun

Goizetik hasi zirean 2013ko Inbiu eguneko prestaketa lanak. 8:30etan hasi zirean elkarte ezbardinetako kideak beharrean, baina batez be jubilatuak. Inoizko laguntzaile gehien egon da beharren aurtengo Inbiun. Herri-bazkarirako aulkiak eta mahaiak ipintea izan zan lehenengo beharra. Eguerdirako txozna ipini eta ostean, bazkaltiar guztieiri eguzkipean kerizpea emoteko jaimak montatzea. Eta inguruak apaindu, 01 02 03 04rekoen Mila baietz-eko panel handia esaterako

12:00etan izan zan Igorre kantariren aurkezpena Illart Gumuzioren gidaritzapean. Herriko alkarte ezbardinak kantuan ipini dauzan ekimena da hau (20 guztira, kolore guztietakoak): igorreztarren ahotsetan jasotako kanta herrikoiak jasotzen dauzen DVDa. Talde bakotxari kanta bana emon, kasu batzutan letra aldatu, eta taldeek horren grabazinoa burutu eben, ahotsa alde batetik, eta irudia bestetik, kroma baten aurrean grabatuta. Bagilean egin zirean grabazinoak eta atzoko aurkezpenean muntatuta ikusi genduzen, irudi digitalakaz horniturik. Sano ona Imanol Gartziak honegaz egin dauan beharra. 200 lagun inguru alkartu zirean DVDaren proiekzinoagaz, askok “Euskaraz bizi gura dot” kamisetak jantzita. 16 kantak jasotzen dabezan DVDa salgai egon zan, 3 euroan. Eta guzti honegaz gitxi balitz, kantuaren inguruko ekimen baten barri emon eben Euskara Planekoek. Hilean behin kantu-poteoa egingo dabe, barikuetan.

05 06 06_2 IMG_3054

14:30ak inguruan hasi zan bazkaria, 240 lagunen parte hartzeagaz. Marmitakoa, gisatua, tarta, kafea, kopa… eta kantua. Liburuskak egoazan aulkietan ipinita eta Ander Gorospek animatutako saioa eukin genduan, aulki artetik mikrofonoagaz. Ostean, eta danon artean ti-ta batean dana batu (harritzekoa da bakotxak apurtxo bat eginda ze errez egin leikezan hain konplikatuak direan gauzak) eta berbena Jokaldigaz, AME merkatarien elkartekoen eskutik. Eta gauagaz batera, txokolatea bizkotxoakaz. Eguraldi ederra eta partehartze eta giro bikaina. Igorre, euskaraz bizi gura dauan herria.

07 08 09 10

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s