Alderdi politikoen babesa urriaren 30eko enpleguaren eta Arratiako etorkizunaren aldeko itzalaldiak

Eskualdeko alderdi politiko gehienek babestu dabe Arratian lan eta bizik eguaztenerako deitutako itzalaldia. Arratiako PSE, EHBildu, Aldatuz, Igorre Danontzat eta Alkarlanienek prentsa-ohar bateratua atara dabe itzalaldiari atxikimendua erakutsiz, jarraian daukazue (azpimarrak gureak dira):

Arratiako itzalaldiari atxikimendua

 Azken urteetan, enpleguaren arloan, gure eskualdean dugun egoera gero eta larriagoa da. Lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira eta ematen ari den desindustrializazio eta deslokalizazioaren ondorioz, hainbat lanpostuen suntsiketa pairatzen ari gara.

Langabezia, benetako arazo bihurtzen ari da Arratian, bizi kalitateari eta eskualdearen garapenari zuzenean eraginez.

Horregaitik, Arratiako udaletan herriaren alde lanean ari garen Arratiako PSE, EHBildu, Igorre Danontzat, Aldatuz eta Alkarlanien taldeak, bat egiten dugu “Arratian lan eta bizi” taldeak urriaren 30erako deitu duen itzalaldiarekin. Gure eskualdeko industria sarea defendatu eta mantentzearen alde egiten dugulako.

Herritar, eragile ezberdin eta enpresa komiteei ere partehartzera deitzen diegu.

Honekin batera, gure eskualdeko enpleguaren sustapenerako lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.

 Arratiako EHBILDU, PSE, Igorre Danontzat, Aldatuz eta Alkarlanien

Arratian, 2013ko Urriaren 25ean

Urriaren 30ean, kontzentrazino eta mobilizazinoak burutuko dira herrietan. Igorren 19:30etan izango da, Agirre Lehendakarian, kandelaz lagunduta.

arratia lan eta bizi URRIAK 30 kartela

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s