#TantazTanta Arratian, manifestazinoa Igorren urtea amaitzeko

Hainbat ekimen egin dira gabon inguruan Arratiako herrietan Tantaz tanta dinamikaren barruan, Zeanurin, Artean, Igorren, Lemoan eta Diman ekimen ezberdinak burutu dira. Helburua, urtarrilaren 11an Bilbon osatu dan itsasoari herrietatik ekarpena egitea.

Abenduaren 31an eskualde mailako manifestazinoa egin zan, ohitura dan moduan. 18:30ak inguruan abiatu zan martxa Igorreko udaletxetik. Igorreko alkate Beiñat Anzola eta Lemoakoa Saioa Elejabarrieta joiazan pankartan, besteak beste. Aurretik, “Itsasoa gara” kanta entzun ahal zan kotxeko megafoniatik eta txistu doinuak.

Elexalde, Agirre Lehendakaria, Sabino Arana eta Olabarri zeharkatu ostean, Kultur Etxeko plazan amaitu zan manifestazinoa. “Danak ala inor ez” ekimenaren barruan antzerkia egin eben hainbat gaztek, kartzela bat apurtuz. Ostean, Illart Gumuzio eta Irati Bernaolaren bertsoak. Eskualdeko errepresaliatuak gogoan ikasi ebezan. Iñaki Bilbao Zueran preso dagoan lemoaztarra (20 urtetik gora daroaz kartzelan), Zeanuriko Mariasun Bengoetxea eta Dimako Ana Petralanda iheslariak eta Tomas Linaza Cabo Verden deportatuta dagoen lemoaztarra.

Urtarrilaren 11rako manifestua irakurri zan ostean eta Durangoko olatua bideoz proiektatu. “Hator, hator” kantatu, banangoa jantzan egitea eta argazkia aterata amaitu zan ekitaldia.

02_Manifestuaeuskaraz

Amaierako argazkia Begitu aldizkaritik hartu dogu (7. 0r).

20131231Tantaz tanta arratia

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s