Sentimenduak ezin direnean berbekaz azaldu

Euskal Herritarr0k-eko hainbat ordezkarien botoei esker, Ibarretxe plana deitu zanak Gasteizko legebiltzarreko azterketa gainditu ebanean, Joseba Egibar emozinoz beterik hurreratu  zan mikrofonora, eta une hartan sentitzen ebana ezin ebala berbekaz azaldu esan eban. Boto horiek jasota, Egibarrek argi eta garbi ulertu eban Ezker Abertzaleak emon beharreko neurria emon ebala. Plan horri baietza emon ebenen artean Arnaldo Otegi egon zan; gaur egun, gartzelan dago. Beste botoetariko bat Josu Urrutikoetxearena izan zan, gaur egun ostonduta bizi behar dauena gartzelara ez joateko.

Espainiako Erresumaren azkenengo atentatuen ostean Euskal Herrian emon dan egoera historikoak jende asko utzi gaitu berba barik; baina ez egin dabezan astokeriengaitik, baizik eta gehiengo politiko-sindikalak emondako erantzunagaitik. Aipagarria, jakina EAJ-PNV-k hartutako jarrera. Neurria emon dabe buruzagi jeltzaleek.  Jarrera horrek eragindako sentimentuak ezin dira berbekaz azaldu. Zapatuan, Bilbon, askatasun egarria dauen herri baten irudia ikusi ahal izan gendun, mobilizazioa antolatu eben danoi esker eta bakoitzari esker. Eskerrik asko antolatzaileei emondako opariagaitik. Bidea erakutsi deuskuzue.

Andoni Ortuzar buruzagi jeltzalea ekitaldian zehar egon ziren oihuengaitik kexatu egin da, mobilizazioa ixilpean burutzeko deitua zegoen-ta. Oso garrantzitsua zan parte hartzaile danak eroso sentitzea, eta baten bat eroso sentitu ez bada, danon ardura da hurrengo baten halakorik ez gertatzea. Halako ekitaldi bateratuetan parte hartzen be, ikasi beharko da, nonbait…

Hauxe da bidea inolako zalantza barik, eta bide horretatik, danok gara garaile, danok. Ezker Abertzalea eta jeltzaleen mundua bizkar emonda bizi izan dira urteetan, baina, zalantza barik, batera ibiltzen ikasi behar dogu  hainbat kontuetan, ostantzean, lagunok, arrotzak nagusi. Zer pozgarria izan dan oraingo honetan berba barik gelditu izana.

Ah, eta besarkada handi bat gaur galtzeleratu dabezan konponbidearen aldeko 8 euskaldunak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s