Konponbidearen alde eta atxiloketen kontrako adierazpena gaurko plenoan

Plenoa egin da gaur Igorren eta azken atxiloketen kontrako adierazpena irakurri da. Hemen daukazue:

IGORREKO UDALBATZAREN ADIERAZPENA

 1- Duela aste 2 Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz egindako polizia operazioan 8 euskal herritar, atxilotu zituztela eta, Igorreko Udalbatzak uste du era horretako jarduerak oztopo bat direla gure herriak gaur egun bizi duen testuinguru politikoan, bai eta bakea eta bizikidetza demokratikoa ezartzeko prozesua irmotuko delako itxaropen zabalduan ere.

2.- Udalbatza honek eskatzen du errespeta daitezela euskal herritar guztien giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak.

3.- Udalbatza honek eskatzen du berehala eman dadila prozedura horren gaineko ebazpen judiziala. Modu horretara, ez dira urratuko orain atxilo dauden pertsona horien eskubideak.

4.- Udalbatza honek igorreztarrei eta euskal gizarte osoari eskatzen die jarrai dezatela lanean herritar horien eskubide guztien alde eta jarrai dezatela eskubide horiek aldarrikatzen, areago testuinguru politiko honetan, denok egin behar baitugu lan bakea eraikitzeko eta irmotzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s