EHBildu: “Arratiek badeko etorkizune, eraiki daigun!”

Arratiako EHBilduk gaur Igorren egindako prentsa agerraldiko testua:

Egunon guztioi. EH Bildu koalizioaren Arratiko hainbat hautetsi batu gara gaur hemen Igorren, eskualde honetan pairatzen dugun egoera jasangaitza salatu eta abian jartzen ari garen dinamika baten berri emon nahian. Gaur egun bizi dugun errealitatea, krisialdiaren aitzakiaz inposatutako politika ekonomikoen zein erreformen emaitza da.

Nahiz eta langabeziaren egoera orokorra izan, egungo datuak ikusita Arratian benetako arazoa dela esan dezakegu. 1.000 pertsona baino gehiago daude langabezian. 2009-ko datuekin alderatuz azken lau urteotan langabezia %20 baino gehiago igo da!.

Eskualde honetan enpresa txiki eta ertainek oso pisu handia izan dute , eta gaur egun “isilpeko desindustrializazio” prozesu bat gertatzen ari dela ikus daiteke….. Ebay, Plasticos Ormazabal, Laron, Tarabusi, Prefabricados Lemona

Hau guzti hau gutxi izango balitz, oso denbora laburrean ostalaritzako negozioek eta denda txikiek biziraupen hutsera kondenatuak izaten ari dira. Nekazaritza jarduera subsidiarioa bihurtzen ari da lehen sektorea bultzatzeko politika errealen faltan. Oinarrizko gizarte zerbitzuak ere apurka-apurka desagerrarazten ari dira, instituzioei eskubide horiek bermatzeko ardura kenduz eta pribatizazioari ateak zabalduz.

Enplegu suntsiketa larria eta lan baldintzen prekarizazio kezkagarria gertatzen ari da. Eta esku artean ditugun datuen arabera egoera gero eta larriago baten aurrean aurkituko gara oso epe laburrean.

Alarma guztiak piztuak daude Arratian, eskualde honen etorkizuna kinka larrian dago eta honen aurrean instituzio ezberdinen partetik ez da ezer egiten. Arazoari aurre hartu beharrean, egoera okertzen denean, berandu denean,  irtenbide partzialak bilatzera mugatzen dira. Aldiz, Arratire begira, gehienetan, instituzio ezberdinen gelditasuna da nagusi.

Ez dago etorkizuna bermatuko duen plan integral bat Arratiarentzat. Ez dago eta beharrezkoa da. Beharrezkoa dugu Arratiko egoeraren irakurketa errealetik abiatu eta eskualde honen biziraupena bermatuko duen plan estrategiko orokor bat bultzatu. Eta horretarako guztion esku hartzea beharrezkoa izango da, tamalez Arratiaren biziraupena ez dago soilik arratiarren eskuetan.

Egoeraren larritasuna aintzat hartuz, Arratiako EHBilduk urratsak emango ditu. Ezinbestekoa iruditzen zaigu lehen bai lehen neurriak hartzea. Zentsu horretan Instituzio, eragile politiko, sindikal, sozial eta herritarren inplikazioa bilatuko dugu, egoera aztertu eta Arratiako etorkizuna bermatuko duen plana guztion artean adostu eta osatzeko.

Baina ez gara zerotik abiatzen, azken hilabete hauetan, Arratian bizi dugun egoerak bultzatuta, gizarte sektore desberdinek irtenbideen beharra mahai gaineratu izan dute mobilizazio desberdinak burutuz. Eta eskakizun zabal horren aurrean, guztiok, arduraz jokatu beharrean gaude. Desberdinen artean indarrak metatu  eta egoera irauli dezaken  ibilbide orri bateratua diseinatuz.

Ildo horretan hainbat ekimen eta harreman burutuko ditugu, egoeraren berri eman eta etorkizuna bermatu dezaken planteamendua martxan jartzeko asmoz.

  • Hurrengoko asteetan zehar eragile politiko, sindikal eta sozialekin harremanak burutuko ditugu. Egoeraren inguruko hausnarketa konpartitu eta irtenbideak adosteko asmoarekin.
  • Otsailaren 6ean, arratsaldeko 19:30etan, egoera sozio-ekonomikoa ulertzeko gakoak planteatuko ditugu Lemoako jubilatuen etxean burutuko dugun solasaldian.
  • Otsailaren 15ean, goizeko 11:00etan martxa bat burutuko dugu Bedia eta Igorre artean. Egoeraren larritasuna irudikatu eta irtenbidea guztion artean bilatu behar dugula aldarrikatuz.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s