Dispertsinoaren kontrako mozinoa onartu zan asteleheneko plenoan, EHBildu eta EAJren baiezko botoakaz

Arkaitz Bellon Elorrioko presoa pasa dan asteko eguaztenean hil zan Puerto Ieko kartzelan. 13 urte eroazan kartzelan autobus bi erretzeagatik.

EHBilduren ekimenez, urjentziazko ezohiko plenoa egin zan astelehenean. Bertan, jarraian dozuen mozinoa onartu zan EHBildu eta EAJren baiezkoa eta Igorre Danontzat-en abstentzinoagaz (guztira, 10 baiezko eta abstentzino bakarra).

Arkaitz Bellon Blanco Elorriarra Cadizko espetxean, bere etxetik 1.100km-ra hilda agertu da otsailaren 5ean. Bere zigorra osorik betetzeko hiru hilabete falta zitzaizkionean.

Heriotza honen aurrean, Igorreko Udalak bat egiten du Arkaitz Bellon Blancoren familiaren saminean/atsekabean eta bere elkartasuna adierazten dio familiari une latz honetan.

Igorreko Udalak pertsona guztien giza eskubideak, bake eta bizikidetza egoera egonkorra defendatzen dauz, eta beraz, espetxe politikaren salbuespen egoerakin amaitzea aldarrikatzen dau:

Egoera hau beti izan bada bidegabea, berau mantentzea erabat zentzugabea eta onartezina bihurtzen da gure herrian zabaldu den errealitate berrian.

Gauzak honela, salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketarekin amaitzea eskatzen dugu, herri honetan gehiengoak aldarrikatzen duenarekin bat eginez. Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da.

Horretarako, eskaera hau luzatzeaz batera, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu eskubide guztien alde egiten dugunon indarrak bat egitea sufrimenduaren soka luze honekin lehenbailehen amaitzeko.

Egun indarrean dagoen espetxe politika eta sakabanaketarekin amaitzeko gu guztiok beste urrats bat egitera goaz eta horretarako gonbidapena luzatzen dizuegu.

Adierazpen hau honako erakunde hauetara bidaltzea proposatzen da, giza eskubideen kontra doazen egoerak desagerrarazteko neurriak hartzeko: Ararteko, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Eudel, Gotzaindegia, Amnistía Internacional eta Legebiltzarra

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s