“Igorreko Udalak aurrekontuak onartu ditu”

Igorreko Udalak prentsa-oharra bidali deusku. Holan dino:

Bilduk eta EAJ-PNVk babestu dute alkatetzaren proposamena eta Igorre Danontzat plataformak aurka bozkatu du.Otsailaren 17ko osoko batzarrean onartu ziren Igorreko herriaren aurrekontu orokorrak.

Aurrekontu parte-hartzaileak izan dira aurten ere Igorrekoak. Iraila eta urrian herrian zehar egindako auzo eta sektore batzarrekin hasi eta Ogasun batzordean hainbat astetan landu ondoren, atzo eraman zen osoko batzarrera alkatetzaren proposamena, orotara 4 milioi 429 mila eta ehun eta hamazazpi euroko aurrekontua.

Bi partida berri gehitu dira. 18.000 euro gizarte-ekintzak diru partidarako eta memoriaren berreskurapenarako 21.000 euro.

Herrian enplegua sustatzeko Beharbide planerako ere onartu da diru kantitate bat, remanteko dirua erabiliz handituko dena. Guztira, 135.000 euro zuzeneko kontratazio, ikastaroak eta enpresetan praktikak egiteko aukera izan dezaten herritarrek. Kultura eta kirol taldei, jai batzordeari urtero ematen zaizkien diru laguntza kopuruak mantendu dira. “Murrizketa gabeko aurrekontuak dira aurtengoak” dio Igorreko Udalak.

Hirigintza inbertsioetarako, 560.127 euroko diru kantitatea aurreikusi da aurrerago erremanenteko diruagaz osatzeko. “Aurrekontu honekin herri erdiguneari behin betiko irtenbidea ematen hasiko gara, 105etik hasi eta Dimako bidegurutzean biribilgune bat egitea herri sarreran”. Honez gain bi urteko partida bat onartu da, 550.000 euro aurten industrialdean kamioien aparkalekua egin eta ibilgailu astunak herritik ateratzeko.

Plenoan Beiñat Anzola alkateak azalpenak egiteko erabilitako aurkezpena ere helarazi deuskue Udaletik. Hemen daukazue:

2014 rako AURREKONTUAK aurkezpena HEDABIDEAK(2)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s