Ordezkari intermitenteak Igorreko udalean

Igorreko Udalaren osoko batzarretara noan aldiro, azken hileetan aulkiren bat hutsik ikusi dot, ez ikusle edo hara jakinminagaz goazenon aldean, herriaren ordezkarien partean baino.

 EAJ-PNVko bost ordezkariak ez dodaz aspaldion batera ikusi. Beti falta da baten bat, eta hori plenoak tertzioz jakinarazoten dirala. Herriak aukeratuak izan ziran orain dala hiru urte eskas baina emoten dau legegintzaldiak aurrera egin ahala, ardura hori ardurabakokeria bihurtu dala.

Orain dala pleno pare bat Ertzain komisaria bat Igorren jarteko mozinoa aurkeztu eben EAJ-PNVren izenean eta baita irakurri be. Baina botazinoen orduan, kide baten bozka falta zan. Ez zan plenora etorri. Eurek sartutako mozinoan be ez dabe sinisten jeltzaleek? Nori jagoko norberak sartutako idatziek defenditzea eurei ez bajagokie?

Beste kontu bat da Igorreko erremanentearen gaia, hainbat aldiz EAJ-PNVtik kritikatu dana eta  euren esanetan erabilera “egoki” bat eskatan dauana. Kamioien aparkalekua bozkatu danean, 750.000 euro bi urtean, barriro beste ordezkari bat faltau izan da jesarlekuan. Biduren proposamen estrategiko bat, kanpo egunkarietan irakurrita, emoten dau, beheko plaza enearen idea izan zala bere egunean hori egitea, eta gaur bozkatzerako unean kide bat gitxiago agertzen da? Nork sinistu ordezkarien konpromisoan eta herriaren aurrean emondako berban?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s