Aritz Arrizabalagak bere lehenengo nobela aurkeztu eban barikuan, “Paradisu zinemak”

Kultur Etxean izan zan zita, bariku eguzkitsuan 19:00etan. Areto Nagusian merkatari elkarteak antolatutako ekitaldia egoan, sarreran “Gure asko dago”-ko kideak “metroak” eta kamisetak saltzen; eta goikoan, Aritz Arrizabalaga igorreztarraren lehenengo nobelaren aurkezpena. Pantaila, mahaia eta bi lagun. Aurkeztu beharreko liburuak mahai gainean. Urtzi Barrenetxeak aurkeztu eban Aritz, eta Aritzek aurkeztu eban liburua, sano arin joan jakun ekitaldian. Autorearen ibilbidean, aurretik ipuinak idazten ebazala aipatu eban Barrenetxeak (2005ean Julene Azpeitia sariketa irabazi eban), bere hurbiltasuna eta zinemak daukan protagonismoa. “Paradisu zinemak”  Betak emon dau argitara eta bertan be salgai egon zan, erosi gura ebanarentzat.

70 lagunetik gora egoazan aurkezpeneko gelan, liburuek lantzean behin interesa sortzen dabenaren erakusgarri. Amaieran, pintxoak eta autorea liburuak sinatu eta dedikatzen.

Amaitzeko, detaile bat, Igorre eta inguruko zenbait sortzailek oin dala gitxi aurkeztutako “Baso ahaztuak” dokumentalaren kamiseta eukon Arrizabalagak jantzita. Harrobia indartsu dago. Katea ez da eten.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s