105-eko txukuntze beharren aurrean, Igorreko EAJ-PNV, desagerturik, mutu…

Badago zenbaki bat Igorreko udalean oposizinoan dagoan alderdia bildurtzen dauana. Ez, oraingoz ez gara ari europar
hauteskundeetan lortuko daben bozka kopuruaz, askoz hurrago dagoan gai baten ganean berbaz gabiz. 105, ehun eta bost, Lehendakari Agirre kaleko etxebizitza ingurua atontzeari buruz baino. Bilduk mahaigainera atara eban aspaldion proiektu hau alkatetzatik, udal teknikariek osotuta dabez beharrezko planoak eta goragoko erakunde guztien baimenak eskura dagoz lanak epe ertain baten egiteko.

Urigintza batzordean ostera, gaia moteldu egiten dabe beheko plazatik gidatzen dabezan alderdikideek. “ez ei da lehentasuna hortik hastea eta beste aldetik egokiagoa litekeela” esaten dabe, hain justu albora itxiaz orain arte inoz herrian inbertsinorik jaso ez dauan ingurua.

Baina udalean bizi-bizi dagoan ekimena da 105ean lanak egitearena eta horretarako informazino kanpaina bat martxan jarri ostean, merkatariekaz batzar bat egin zan. Han egon ei zan EAJko ordezkaria be, ze antza bertaratutako herritar baten esanetan, “atzean jarri zan eta ez eban agorik zabaldu be egin, ez alde ez kontra dagozan esateko”. Zeren beldur da orduan EAJ? Hain gatxa ete da onartzea Igorrerentzat hoberako dala 105ko ingurua oinezkoen gune bihurtzea eta behin betiko txukuntzea ingurua, berdegunez eta lasaitasunez? Hori baino garrantzitsuagoa al da alderdikeriaz jokatzea eta gai honetan be isilik egotea? Isilik egotea proiektua onartzen dabela ete da? Ezin jakin ba berbarik egin ezik.

Baina okerragoa izan zan auzotarrak eta herritarrak informatzeko egin zan batzarrera ez zalako alderdi horretako inor agertu. Alkateak auzotarrei bertatik bertara azaldu eutsiezan aldaketen nondik norakoak, zelan geratuko dan eta ze garapen izango dauan inguruak. Ostera, EAJko kide bakar bat be ez zan agertu, ez bozeroaile beharrak egiten dituana ezta urigintza batzordean gauzak hain “argi” esaten dituan kidea be. Ez al daukie ezer esateko gai honen inguruan? Noz arte luzatu gura dabe proiektuaren exekuzinoa?

Bildutik argi daukagu atzera bota ezina dala ekimen hau. Herriak irabaziko daualako erdigunea eta eskolen eraikinak eta aisialdi guneak batuko dituan oinezkoen gune honegaz.

Guk 105 arrazoi daukaguz lan hauek egitearen aldeko argudio moduan. Beste batzuk, 105 aitzaki topatzen jardungo dira, isilean hori bai, goiko plazan hankarik sartu ez daien beheko plazakoak argitzen diran bitartean.

 

Advertisements

One thought on “105-eko txukuntze beharren aurrean, Igorreko EAJ-PNV, desagerturik, mutu…

  1. Vais ha hacer una puta mierda de obras y lo único que vais a hacer es joder más aparcamientos y me toca los cojo…!!! No me parece lógico ni los de la 105, ni la mierda que vais a hacer el Lehendakari Aguirre que yo vivo hay ni la mierda esa de rotondas, porque lo unico que haceis es gastar dinero y tocar los cojones!!!! Más importante es ayudar a familias que ahora se están quedando sin nada e y no la mierda de obras para tocar los cojones a los del pueblo!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s