LABen mobilizazioa, Arratiako enpleguaren alde

Sindikatuaren webgunean irakurri dogu albistea.

arratia.jpg
Azken urteotan asko izan dira, lan erreforma eskutan, langileak kaleratu, lan baldintzak desarautu eta arrazoirik gabe ateak itxi dituzten Arratiako enpresak.

Cementos Lemonako borroka luzearen edo Prefabricados Lemonako itxieraren ondoren, azken hilabeteotan etorri da Incoesa ixteko ahalegina, Alfus eta Ormazabaleko kaleratzeak edo Talleres Negarrako amaiera EEEa.

Egoera honek aurrean, LAB sindikatuak mobilizazioa egin du gaur Arratian ematen ari den enplegu suntsiketa eta desindustrializazioaren kontra. Hasteko, Negarra enpresaren aurrean kontzentrazioa egin du. Bertan, 30 langile kaleratu zituen enpresak martxoan. Ondoren, kotxe-karabana egin dute Arratiako herrietatik, Alfus zein Incoesatik pasatuz, urtebetetik gorako gatazka daramaten enpresak. Mobilizazioa Grupo Velatiako enpresa nagusiaren aurrean amaitu da (Zamudioko Parke Teknologikoan) Igorreko Ormazabaleko lantegian kaleratutakoei babesa emateko. Azken hauek euren lanpostuen aldeko eguneroko borrokan murgilduta daude.

Modu honetan, enpresa guzti hauetan hartutako neurriak salatzeaz gain, Arratiak bizi duen egoera larriaz ohartarazi nahi dugu, lanpostuez eta lan-baldintzez gain, eskualde oso baten etorkizuna dagoelako jokoan.

Beste alde batetik, egoera honen aurrean Eusko Jaurlaritza izaten ari den jarrera salatu nahi dugu. Madrilen onartutako erreformak balioztatzeaz gain, desindustrializazio prozesua bizkortu baino egiten ez duten erreformak, egoera larri honen ikusle soil izatera mugatzen dira, benetako arazoei erantzutea helburu ez duten enplegu plan faltsuak aurkezten dituzten bitartean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s