239 zuhaitz inguru atxilotu dabez Espainiako Erresumako segurtasun indarrek

Gaur, beharrerako bidean, atzoko “ekintza antiterrorista” euki dot buruen; irratietan horren inguruko zehaztasun gehiago ezagutzeagaz batera, sentimendu ugari izan dodaz. Haietariko batzuk azaltzen saiatuko naz.

Amorrua: nik uste, hildako bat gogoratzea ez dala delitua; baina, ulertzen dot baten bat horren beldur izatea. Batek esan eustan behin, pertsona bat ez dala hiltzen norbait gogoan dauen bitartean. Valle de los Caidosen hainbat golpista dagoz, faszistek eragindako gerraren erdian harrapatutako herritarrekaz  batera, eta ez ei da delitua. Zenbat kale, monumentu eta abarrek gelditzen diren Espainian zehar… Zuhaitz oroigarriak besterik ez ziren Aritxulegikoak. Han ez ziren argazkirik , ezta pankartarik . Haritzak eta zenbakiak, hori besterik ez. Norbaitek sinisten dau benetan, lagunak ahaztuko doguzala, Goardia Zibilak 250 zuhaitz oroituz gero. Aritxulegin oroitutako bakoitza zuhaitz bat baino askoz gehiago da. Memoria debekatu gure deuskue. Haritz horietariko bat Jose Miguel Bustinza oroitzen eban,… eban? Zelan demontre ahaztuko dozu Maianaren aita, ba?. Gurea da Bustinza, eta  betiko egongo da gugaz. Bustinza segada baten hil eben, berak egin ebana edo egin ez ebanean sartu barik, bere gogoan edukitzeko beharra eta eskubidea daukagu. Aneren aita Madrilen erahil eben, hurrengo egunean diputatu akta jasotzera joan zanean, zergaitik sartu behar dira berdez jantzitako militar pistoladunak, Josu eta bere jendearen artean? Eta Edurneren aita? Santi bere kontsultan erahil eben ume bat artatzen eban bitartean, zergaitik ezin dogu oroitu?

Irakurri neban behin, nere buruan izkiriaturik gelditu jatazan berbak ” Galarazi  ahal deustie gure dodana egitea; baina, ezin deustie behartu gure ez dodana maitatzea”. Askoren hautua oso argia da, Jose Miguel, Josu, Santi, eta abarrak maite doguz, eta aurrean izan doguzan hildakoen memoriarekiko begirune osoa dekogu, eta izango dogu.

Tristura: zer demontre deko buruen haritzak suntsitzea agindu dauenak… “balentria” horregaz, ez dot uste ezer konpontzea pentseuko ebanik militar horrek. Ziurrenik mina eragitea izan dau helburu. Batzuk normalkuntza politikoaren alde, eta askatasunaren alde  behar egiten daben artean, armak eskutan daukiezenek gorrotoa eta mendeku gosea daukie leit motiv.

Itxaropena: hauek baldin badira Euskal Herriaren aurka egiteko daukiezan ideiak, gaitzerdi. Mingarria izan bada be, behintzat, ez dabe inor gehiago hil, ezta torturatu, ezta espetxeratu bez… Hainbeste gorrotoari, konpromezu gehiagogaz erantzungo deutsegu; mendeku goseari behar gehiago eginda, eta egindako minari, datorren domekako askatasun jaiagaz. Nik, datorren domekan 239 zenbakia eroango dot bihotzean. Barne barnean gorderik. Herri honen aldeko konpromezuagaitik hil diren hainbat gizon eta emakume ezagutu izanaz harro…, oso harro. Gora bihotzak!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s