Arakilera joango diren 2000 arratiarrentzako argibideak #GureEskuBideaE8 #zorroztarrie

Autobusek bezala, autoz joango direnek honako ibilbidea jarraitu beharko leuke dana ondo joan dadila. Barazarretik joango gara, ondoren Iruinearako autobidea -A10- hartuko dogu, eta 4. irteeratik irtengo gara -Zuhatzu/Satrustegi/Hiriberri-. Behin hona iritsita, peto beilegidun boluntarioak egongo dira.

Autobusek 99. kilometroan bertan utziko gaitu, eta ondoren Irurtzuneraino jarraituko dabe. Giza katea bukatzean, autobusak gure kilometroan jasoko gaituzte, eta zuzenean Etxarrirantz goaz. Baina, kontuz, autobusak ez dira Etxarrira sartuko; Etxarri eta Arbizu ingurutik dagoen poligono batean utziko gaitu -Utzabar poligonoa-, hau da, poligono horretatik Etxarrira oinez joango gara. Autobusa berriro hartzeko -arrastiko 18:00etan, oinez itzuliko gara poligono horretaraino.

Autoak aparkatzeko 100 bat leku aurrekusita daukiez inguruan; beraz, goiz heltzen direnak aparkalekua izango dabe kilometrotik hurbil. Beranduago heltzen direnak, berriz, hurrunagora joan beharko dira autoa aparkatzeko. Autobusak, gogoratu, goizeko 08:15ean irtengo direla instituto atzetik. Autoz zoaztenok, arin ibili ondo aparkatu ahal izateko. Edozein kasutan Arakileko antolakuntza goizeko 09:00etatik aurrera ibiliko da bertan.

Biharkoa egun historikoa izango da, eta errepideak ez dira betiko lez egongo. Pazientzia beraz, eta, oso garrantzitsua, antolakuntzan dabiltzatenei jaramon egin.

Bihar Arakilen egongo gara Igorresanekoak be. Biharko traola berezia erabiliko dogu twiterren -artean, arduradunek ez dabe publiko egin-, horretaz gain, beste traola bat ipini beharko da, gure kasuan #99km. Horrela kilometro horretan gaudenon mezuak eta argazkiak jaso ahal izango dira.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s