Carlos Urkijo: “Bakarrik bizkaitarren % 4,32 da Athleticzalea”

Beti pentsatu dogu Bizkaitar gehien-gehienak, danak ez esatearren, Athletic taldeko jarraitzaile sutsua zala. Orain, barriz, badakigu erratuta egon garela beti; hobeto esanda, ziria sartu deuskuela “nacionalistek” Batasuna- ETAren estrategiari men eginez.

Lehenengo erakutsi euskun Espainiako Erresumako Virreyak, gure bandera 1936an militar golpistek erabili ebenaren aldaera bat dala, eta aldaketatxo hori eginez demokratikoa bihurtu zala. Txunda txunda bezala, militrontxo horien eserkia izatetik, erresuma askearen doinua bihurtu zana. Gero ikasi genuen Arnaldoren andraren okina etakidea dala, per se. Danok izan gaitezkela etakideak eguneko edozein ordutan. Ni, zuek, Pello Urizar, Andoni Ortuzar, eta, Gemma Zabaleta be…

Zenbat irakaspen eskertu behar jakozan peperoari. Oraintsu ikasi dogu Arabako, Gipuzkoako Bizkaiako biztanleen %90 erabakitzeko eskubidearen aurkaa dagoela. Gure Virreytxok esan dau euskal hiru herrialde horietako herritarren %10 “bakarrik” joan zala domekan burutu zan Giza Kate erraldoira. Hara, ba!

Kalkulagailua atera dau osterabe gizonak, eta honako kalkulua egin dau.San Mames barrian 50.000 lagun sar daitezke, eta Bizkaian 1.160.000 lagun bizi dira; beraz bizkaitar guztien % 4,32 besterik ez da joango Athletic ikustera; beraz, etxean, edo kalean, edo tabernetatik gelditzen diren gainontzeko 1.110.000 bizkaitarrek paso egiten dabe talde zurigorriz.

Eskerrak Doncarlos dekogula, bestela… Aurreko domeka, ekainak 8, Espainiako erresumako armadaren eguna izan zan. Zenbat herritar joan ziren desfile militarra ikustera? Zer ehunekoa Espainiako Erresumeko biztanle guztietatik?… Gainontzeko danak armadaren aurkakoak dira…

Horrela jarraituz gero, Europara eroango dabe hurrengo batean. Hala bedi.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s