LAB Arratiako enplegua eta industriaren defentsan

Sindikatuak manifestazinoa egin eban pasau dan eguenean. Itxitako eta gatazkan dagozan enpresetako delegatuek eroan eben pankarta (Incoesa, Alfus, Ormazabal…) eta ostean, hamarnaka herritarrek jaietan egoan herriko kaleak zeharkatu ebezan. Kultur Etxeko plazan amaitu zan mobilizazinoa.

20140612_200146 20140612_200212 20140612_200542

Amaieran, Ariane Elejabarrietak jarraian daukazuen komunikatua irakurri eban.

Azken urteotan hainbat aldiz deitu ditugu LAB sindikatutik Arratiako herritarrak mobilizaziora, inguruko ehun industrialaren defentsan, gure haranaren etorkizunaren defentsan.

Krisia deitu dutena hasi zenetik, ikusi dugu gure herrietan ehundaka lanpostu suntsitu direla, EEEak inposatu eta enpresak itxi. Garai hobeak datozela iragarri arren, “kimu berdeak” eta tunelaren amaierako argiak, ematen du kapitala eta enpresarien diruzalekeriak ez duela amaierarik.

Enplegua suntsitzen jarraitzen dute eta enpresak ixten, helburu bakarrarekin, gero eta gehiago irabaztea. Negarran 30 langile kaleratzen dituzte berriro beste horrenbesteren kaleratzea inposatu eta enpresari bideragarritasuna emateko agindutik hona urtebete ere pasatu ez delarik. Orain gainera, jazarpen sindikalerako probestu dute, batzordeko kideak eta orduan enpresaren asmoei aurre egiteko bost hilabeteko greba antolatu zuten langileak kaleratuz.

Ormazabalen etendura EEEa ezartzen ari dira eta langileak kaleratzen bezeroekin milioitako kontratuak iragartzen diren bitartean. Langileek lanera bueltatzea aldarrikatzen duten artean enpresak aparteko orduak sartzea eskatzen die, ilegala den zerbait erregulazio espediente bat dagoen bitartean.

Urtebeteko mobilizazio eta borrokarekin enpresaren ordezkaritzari konpromisoa eskatu diete Alfuseko langileek, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin. Trukean FCC multinazionalak espedientea aurkeztu du, langile guztiak kaleratzea eta enpresa ixtea dakarrena.

Hauxe da enpresarioen jarrera eta honen menpe daude gu ordezkatzeko eta gure eskubideak defendatzeko omen daudenak. Argi geratu zen Arteta familiaren nahia Incoesa itxi eta produkzioa deslokalizatzea zela, baina ez epaile ez politikariak ez dira ausartu hau geratu edo zigortzera. Galdetu beharko genioke Arantza Tapia andereari ia langileak kaleratzen dituzten enpresarioei diru publikoz laguntzen jarraitzeko asmorik duen.

Geure buruei galdetzen diegu enplegu edo industria programa horiek, behin eta berriro iragartzen dituztenak, ia honetan oinarritzen diren, enpresario espekulatzaileei alfonbra gorriak jartzea bere nahierara joka dezaten.

LAB sindikatutik ulertzen dugu zentzugabekeria honen aurrean, instituzioen aldetiko itxitasun honen aurrean, kontrabotere herritarra artikulatu behar dugula Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren politika ekonomikoei errotiko aldaketa ematera behartuko dituena. Uste dugulako Arratiak etorkizuna duela, horren alde borrokan jarraitzeko determinazioa daukagu. Aliantzak eta gehiengo sozialak sortzeko determinazioa dugu, gure eskualdearen geroa erabaki ahal dezagun inguruko enplegu eta industria-suntsiketa galgatuz.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s