“REEren autopista elektrikoa, 400 KV, Igorretik pasako da”

Igorre bizirik-eko kideak gutuna bidali deuskue. Holan dino:

REE-REN AUTOPISTA ELEKTRIKOA 400 KV IGORRETIK PASAKO DA

Pasa den urriaren 2an eta 9an Igorre Bizirik plataformak goi-tentsioaren kalteen inguruko bi hitzaldi antolatu zituen. Duela lau urte Espainiako Industria Ministerioak Gueñes-Itsaso linea aurkeztu zuen. Nahiz eta Bizkaian zenbait udalek (haien artean Igorrek) proiektu honen kontrako helegiteak aurkeztu, espainiar gobernuak ez zien hauei kasurik egin. Eusko Jaurlaritza isilik mantendu da. Egia da herri mugimenduak ez zuela jakin arrisku honek merezi duen interesa pizten, gai honek isilik iraun du denbora luzez. Baina badirudi gaia berpiztu egin dela, datorren zapatuan bertan, urriak 25ean, Autopista Elektrikorik Ez plataformak (Gipuzkoa eta Nafarroako 220 udalerri eta kontzejuk osatua) Donostian manifestazioa antolatu du.

Lehenengo hitzaldia Urkuzuko plazako txokoan izan zen, eta bertan Osaldeko Mario Fernandezek kutsadura elektromagnetikoak gizakiengan dituen kalteak azaldu zituen. Kalte hauek zientifikoki frogatzea oraindik ezinezkoa denez, ba hutsune horrekin jokatzen dute politikariek eta lobby energetikoek helegiteak txikitzeko, eta gure osasunaren kontura energia garraiatzeko, gure lepora negozioa egiteko. Gai honi gaurko gizarte ereduaren beste hainbat elementu lotu zizkion: energia kontsumoa, abiadura handia, lurraldearen antolakuntza, babestutako inguruneak gutxiestea, kapitalaren nagusitasuna eta gizartearen desmobilizazioa…

Bigarren hitzaldia Lasarte kultur-etxean izan zen, eta Icarus aholkularitzako Iñigo Zuberogoitiak azaldu zigun zenbait txori espezieri esker honelako linea elektrikoak gelditzeko gaitasuna badagoela. Batzuetan detaile txikiek harresi handiak bota ditzakete.

Hitzaldietara, orokorrean, goi-tentsioko linea honek ukituko dituen auzotarrak bakarrik hurbildu ziren. Argi dago enpatia sortzea ez dela erraza, herritar kopuru zabalagoak erakartzea zaila dela, are gehiago borrokak frente ugaritan banatuak daudenean, horregatik lan handia dago egiteko oraindik. Inoiz ez da beranduegi txikizioak gelditzeko.

Igorre Bizirik

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s