II Basogintza Jardunaldiak azaroaren 22an Igorren

Mezua jaso dogu gure buzoian:

Kaixo lagun!

Datorren azaroaren 22an, larunbatean,  II. Basogintza Jardunaldiak egingo dira Igorreko Kultur Etxean.​ Mezu honen bitartez jaso ezazue gure gonbidapena.​​


Jardunaldien helburuak hiru dira: baso-jabeak, herritarrak eta instituzioak informatzea; basoen kudeaketa jasangarriaren inguruko sentsibilizazioa sustatzea; eta azkenik jabe pribatu, instituzio publiko eta jendartearen arteko zubiak eraikitzea.

Jardunaldietan basoen orainaz eta etorkizunaz modu parte-hartzailean hitz egin eta hausnartuko da. Eta gaur egun martxan dauden esperientzien berri izateko bederatzi gonbidatu izango dira: Iñigo Moreno (baso eta ingurumen ingeniaria), Aitor Onaindia (baso ingeniaria), Joxerra Aihartza (biologoa), Pako Zufiaur (basozaina), Jon Hidalgo (Lurgaia Fundazioko kidea), Iro Landaluze (baso mikorrizatuetan zaletua), Olate Arrarte (baso teknikaria), Valentin Mugarza (basozaina) eta Silvia Arias (geologoa).


Jardunaldien hasiera 10:00etan izango da eta egun osoa iraungo dute. Bertan bazkaltzeko aukera egongo da. Bazkaltzeko tiketak www.bibe.me web gunearen bitartez ​lor​daitezke​. Hemen dituzue linkak​: Eguneko Menua edo Menu Begetarianoa.​ Egunean bertan 10 € ordainduko dira (ez da tiketa inprimatu behar).
​Hurrengo helbidean ere eman daiteke izena menu mota zehaztuz: basogintzajardunaldiakigorre@gmail.com
Hemen duzue jardunaldien egitaraua.


Animatu eta etorri!

​Basogintza Jardunaldiak – antolakuntza​

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s