Maribi Ugarteburu: “Poltsikogintza vs Herrigintza. Arratia, adibide xume bat”

Bere blogean topatu dogu hausnarketa.maribi-blog

Poltsikogintza vs Herrigintza. Arratia, adibide xume bat

Mila esaldi erretorikok baino gehiago balio dutelakoan adibideek, hona hemen aste honetan bertan Bizkaiko toki berean, Arratia bailaran, ezagutzera emandako bi ispilu: Lemoan beste “liburu beltz” bat egiteko materiala agertu da, EAJren gobernu garaiko estilo iluna ostera ere azaleratuz. Bien bitartean, aste honetan bertan hasita eta urtarrilera arte luzatuko diren lan saioen bidez, egungo Lemoa, Igorre eta Dimako udalek (EH Bilduk gobernatuak) Arratiaren garapenerako hausnarketa-jardunaldi irekiak antolatu dituzte. Poltsiko pribatu batzuk asetzera bideratutako “poltsikogintza” politika, ala bailarako enpresa, sindikatu, elkarte, ikastetxe eta oro har bizilagunekin batera eredu sozioekonomiko biziberritua eta justua antolatzera bideratutako “herrigintza” politika. Horra hor dikotomia.

Bizkaiko beste herri batzuetan legez, 1979tik 2011ra arte EAJk gobernatu izan duen Lemoan diru publikoaren kudeaketa deskontrolatua, eta are larriagoa dena, jauntxozale eta diru-jaurtitzailea nagusitu dela geratu da agerian 2011n ezkerreko independentisten gobernu berria kaxoiak zabaltzen hasi eta berehala. Txoko pribatu bat agertu zen lehenbizi instalazio publiko baten baitan eratua, gero izan zen “Lemoako puruen” kontu ospetsua: 16.000 euro puruetan eta 48.000 jatetxeetan xahutu zituen 2007-2011 aldian udal gobernuak. 2011n bere kontabilitate propioarekin 702.500 euroko zorra zeukan Udala jaso zuen herentzia moduan gobernu berriak. 2013 amaierarako lortu zuten kontuak garbitzea eta Udalaren diru kutxa saneatzea, horretarako gastuen kontrola zorroztuz eta, derrigorrean, inbertsioetarako bideratu nahi zena beranduagorako utziz… Nortzuk dira hemen gestore onak?

Eta ez dira amaitu Lemoako EAJren garaiko udal gobernuaren baitako auzi ia sinestezinak: asteon agertu da bi udal-funtzionariok, inkonpatibilitate arau guztiak urratuz, enpresa bat sortu eta horrek zuzenean esku hartu zutela Pozueta industrialdeko hirigintza proiektuan. Haien neurrira moldatu zuten proiektua, eta inolako abalik tartean ipini barik. Orain Lemoak ezin ditu berreskuratu proiektu horren garapenagatik zor zaizkion 150.000 euroak… (Gai honetaz argitaratu berri den informazioa esteka honetan dago).

Txanponaren beste aldean dago azken hiru urteotan Lemoan, Arratiako eta Bizkaiko beste herri batzuetan legez, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea erdigunean ipinita EH Bildu lantzen ari den udalgintza politika. Eta udalgintza, kasu horretan, ez da mugatzen Udalaren beraren kontuen berri argi eta garbi ematera edo diru kontuak garbitzera (premia galanta zeukaten!)… Udalgintza, udaletxe bakoitzaren hormetatik haratago, herrigintza legez ulertzen dugu ezkerreko independentistok. Eta horregatik, Arratian, 13.000 biztanle eta horietatik 1.000 baino gehiago langabezian dauzkan eskualde txiki bezain zigortuan, lehentasun osoa eman diote EH Bilduk gobernatutako udalek eskualdearen garapenerako plan bat hausnartu, adostu eta martxan ipintzeari. Baina ez udal bulegotik, baizik eta bailarako herritarrekin batera landutako prozesuaren bidez.

Horretara datoz aste honetan bertan hasiko diren jardunaldiak. Lau lan saiotan, abenduan eta urtarrilean, Tolosaldea Garatzen, Sakana bailarako Sakantzen, eta Lea-Artibaiko Azaro Fundazioaren esperientziak ezagutuko dira; Paco Alburquerque ekonomian doktore eta tokiko garapenean adituaren ekarpena jasoko da, eta azken saioan Arratia garatzeko planaren oinarriak eta helburuak marrazteko ariketa parte-hartzailea ere egongo da, Elhuyar Fundazioak gidatuta. Jardunaldi irekiak dira, eta esteka honetan dago informazio guztia.

Hariz hari, Bizkaia barria, herritarrena eta ez jauntxoena, bagoaz josten!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s