Udalaren oharra: “aurten Igorren 100.000 eurotik gora enplegua sustatzeko”

Holan dino abenduaren 11n gure buzoian jaso genduan Igorreko Udalaren oharrak:

Aurten Igorren 100.000 eurotik gora enplegua sustatzeko

2015 ean, herriko enpresa, denda eta komertzioetan kontratazinoak diruz lagunduko dira urte hasieran argitaratuko dan dirulaguntza deialdi baten bidez.

Legengintzaldi hasieran, herriaren egoeraren azterketa egin ostean, enplegua sustatzeko konpromisoa hartu eban Igorreko Udalak eta horretarako azken urteetako aurrekontuetan diru partidak handitzea adostu eben udala osatzen daben hiru taldeek. Egungo egoera kontutan izanda, udal gobernuarentzat enplegua sustatzearen alde lan egitea lehentasuna da.

Inoiz baino gehiago inbertidu da enplegua sustatzeko bidean baina herriko diruez gain hainbat dirulaguntza programetan hartu dau parte Igorreko udalak eta honi eskerrak datorren urtean be hainbat ekimen martxan ipinteko beste diru izango dau.

Beharbide proiektuak iraupen luzeko langabetuei lanaldi mugatu bat emoteaz gain gerora begira aukerak zabalduko deutsiezan formakuntza be sustatu dau. Banakako orientazioa eta lan bilaketa konpententzia profesionala, herriko enpresentzako barrikuntza eta lehiakortasun tailerrak, Lanbideren ikastaroen finantziazioa bideratu ditu Igorreko Udalak. Danera, 50 pertsonak emon dabe izena.

Herriko enpresek Beharbidera jotzen dabe lan eskaintzen barri emoteko eta Igorreko Udala bitartekaria da dino Beinat Anzola alkateak. Parte hartzaileak, oso ondo baloratu dabez Beharbideko ekintzak, enplegua aurkitzeko oso garrantzitsuak izan baitira eurentzat eta batzuk euren esker hona adierazi dabe lana topau ostean.

Bestalde, Igorreko udalak Lanbideren formakuntza zentru izendapena lortu dau, era honetan ikastaroak Igorren bertan jasoteko aukera euki daigun. Aurten bi formakuntza saioen gestioa egin da. Euskal enplegu zerbitzuaren bidez, Igorren bertan langabetuentzako ikastaro bi antolatzea lortu da. Lehen Ikastaroa, giza baliabideen gestioari buruzkoa, diplomatu eta lizentziatuei zuzenduta; bigarrena teknika administratibo-komertzialak azalduko dituana, lanbide heziketakoei zuzendua.

Eskualde mailan ere Igorre indartsu

Autoenplegua sustatzera bideratutako eskualdeko programan be parte hartu dau Igorreko udalak. Bertan aurkeztu diranen aukeraketa egiten aritu dira Beharbide programako teknikariak eta herrian aurkeztu ziran hamasei pertsonen artean hamar programan sartzea lortu da.

Igorreko udalak laneratzeko enpresa ezberdinekin izandako batzarrei esker epe luzeko langabetu batzuen kontratazioa bideratzea lortu da eta bide honetatik 4 herritar lanean hasi dira.

2015era begira, herriko enpresa, denda eta komertzioetan kontratazinoak diruz laguntzea da udalaren asmoa. Prestatzen ari dan ordenantza eta urte hasieran argitaratuko dan dirulaguntza deialdi baten bidez arautuko da.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s