“Espetxe politika kriminalari stop, presoak etxera” mobilizazinoa martitzenean Igorren

20150113 Kontzentra presoak

Jarraiak, Sortuk egindako irakurketa:

“Datorren asteartean, urtarrilak 13, Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak.

Gai honen inguruko erabakia abenduaren 16ean zen hartzekoa Auzitegi Gorena, baina urtarrilera atzeratzea erabaki zuen. Datorren asteartean beraz, Auzitegi Gorenak erabakiko du ea ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez.

Espetxe politika kriminalari eutsi nahi dio PPren gobernuak, izan ere, espetxe politika da PPren tresna nagusia Euskal Herriak konponbidearen bidean aurrera egin ez dezan.

Horrela bada, indartu dezagun euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka, espetxe politika kriminalari aurre egitea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako eta noski, bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean.

PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko indar eta bide guztiak aktibatu behar ditugu eta nola ez, aktibazio eta mobilizazio soziala biderkatu. Arrazoi horregatik, datorren asteartean, urtarrilak 13, arratsaldez herri guztietan mobilizazioak deituko ditugula jakinarazten dizuegu, honako leloarekin: “Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera”.

Azkenik, deialdia luzatu nahi diogu herritar orori larunbatean Sare ekimenak deiturik Bilbon egingo den mobilizazioan parte-hartzeko”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s