Incoesako azken barriak: “Zuzendaritzak oztopo berri bat du Bediako lantokia likidatzeko helburuan”

LAB sindikatuak oharra kaleratu dau gaiaren inguruan:

Incoesako langileek pasa den asteazkenean Bediako lantokiko langile guztien kaleratzea baimendu zuen Merkataritza-Epaitegiko autoa bertan behera uzten duen EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia jaso zuten. LABek modu positiboan baloratzen du ebazpena, beste behin argi geratu da itxierak ez ziola benetako beharrizan bati erantzuten baizik eta produkzioa deslokalizatzeko erabaki enpresarialari.

Incoesako langileek aurre egin zioten Bediako lantokia itxi eta produkzioa Soria eta Extremadurako lantokietara deslokalizatzeko enpresaren erabakiari. Borrokan egon ziren denbora honetan langileen aldeko hainbat ebazpen judizial egon zen, enpresaren bideragarritasuna agerian uzten zutenak. Azkenean, maiatzaren 23an, justifikazio barik eta irizpidea aldatu ondoren, epaileak kaleratzeak baimendu zituen.

Orain, ia bederatzi hilabete beranduago, beste epaitegi batek erabaki hori bertan behera utzi eta Merkataritza-epailea kaleratze-auto berri bat egitera behartzen du, langileen ordezkariek egindako alegazioak kontuan izanda.

LABen aldetik, modu positiboan baloratzen dugu ebazpen hau beste behin argi geratu delako itxierak ez ziola benetako beharrizan bati erantzuten baizik eta produkzioa deslokalizatzeko erabaki enpresarialari.

Hala ere, arretaz jarraituko ditugu hemendik aurrera epaileak zein administrari konkurtsalak eman beharko dituzten pausoak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s