EH Bilduk legegintzaldia baloratzeko tertulia egingo dau zapatuan

Igorreko EH Bilduren blogean irakurri dogu albistea.

2011an hasi zen legegintzaldian zehar gauza asko egin dauz ehbilduk gidatutako Igorreko udalak; ziuraski, asko izan dira be egin barik gelditu direnak. Batzutan diru falta eta beste hainbatetan lehentasunak beste batzuk izan direlako, egiteko dauden gauzak aztertu eta zerrendatu beharko dira.

Gure oinarri nagusia parte- hartzea denez gero, oraingoan be Igorreko ezkertiar eta abertzaleengana jotzen dogu balorazio horretan bidai lagun gura eta behar zaituztegulako. Ez geunke gure, baina, inor aspertu; horregaitik saio dinamikoa prestatu dogu datorren zapaturako.

Goizeko 11:00etan hasiko da gosari-tertulia hori Kultur Etxean; bertan lasaitasunez berba egiteko osagaiak egongo dira. Helburua legegintzaldiaren balorazio erlajatua egitea da. Esan barik, eta entzun barik gelditzen diren ezinbesteko ekarpen horiek danak jaso ahal izateko.

Hona hemen banatu diren gonbite-orriak. Historia honetan, zeuk be zer esana dekozulako.

txartela 2Kaletik zehar be kartelak ipini dabez, deialdiagaz.

20150207 balantzea

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s