Tortura, Euskal Herriaren kontrako estatu-tresna, ekitaldia zapatuan Basaurin

20150205-tortura

Sorturen webgunean irakurri dogu albistea:

Otsailaren 13an beteko dira 34 urte Joxe Arregi zizurkildarra polizia espainiarraren eskuetan jasandako torturen ondorioz hil zela. Otsailaren 13an torturaren erabilpena salatzeko ekimenak burutuko dira Euskal Herriaren luze zabalean.

Testuinguru horretan, “Tortura: Euskal Herriaren aurkako estatu tresna” lelopeko ekitaldia egingo du Sortuk, otsailaren 14ean, 12:00etan Basauriko udal pilotalekuan.

Ekitaldi honen bidez Sortuk salatuko du tortura Estatuaren gerra estrategiaren oinarrizko tresna izan dela, era sistematikoan eta inpunitate osoz erabilia izan dena. Torturaren erabilpena ahalbidetu dute hamarkadetan zehar Estatuko indar politiko nagusiek, indar errepresiboek eta salbuespen legediek. Horrela bada, tortura kasurik eta eskubide urraketarik berriro eman ez dadin, salbuespen legediak eta tortura ahalbidetzen duen inkomunikazioa bertan behera uztea ezinbestekoa jotzen du Sortuk eta era berean, eskubide urratzaile baino ez diren indar errepresiboak Euskal Herritik alde egitea.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s