“Bilbotik Durango eta Arratiarako tranbia elektrikoa. 50 urte Arratiako tranbia barik” erakusketea Igorren

20150213 tranbian erakusketa

Igorreko Kultur Etxetik heldu jaku abisua, posta elektronikoz:

2014ko zemendian Arratiako tranbia desagertu zanetik 50 urte bete ziran. Hori dala eta, Bilbotik Durango eta Arratiarako tranbia elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik izeneko erakusketea izango da urtean zehar Arratiako hainbat herritan. Zeanuritik abiatu da erakusketa hori eta geralekuak, Igorren, Lemoan, Galdakaon eta Areatzan izango ditu. Artean eta Basaurin akaso be bai, baina hau zehaztuteko dago ondino.

Zeanurin, urtailaren 30etik zezeilaren 10era, Manterolatarren Erakusketa Aretoan egongo da Arratiako tranbiaren erakusketea. Zeanurin urtailaren 30ean egin zan inaugurazinoan egoterik euki ez bazendu jakizu zezeilaren 13an arrastiko 19:00etan inaugurauko dala Igorreko erakusketea. Jon Urutxurtu erakusketearen komisarioak, eta Juanjo Olaizolak, Burdinbidearen Museoko Zuzendaria eta Arratiako tranbiari buruzko liburuaren egileak egingo dabe aurkezpena. Ondoren Juanjo Olaizolak Arratiako tranbiaren historia eta garrantziaren gaineko berbaldia egingo dau.

Zertu Kultur Elkarteak antolatzen dau erakusketea eta beste batzuen laguntzea be jaso dau berau martxan ipinteko: Foru Aldundia eta erakusketea egingo dan Arratiako Udal eta enpresa batzuena (Ilunbe, Gorosti, Elorrin, Atutxa Aseguroak…), hain zuzen be.

Hau dala eta atsegin handiz konbidau gura zaitugu barikuan, hilak 13, etorri zaiten Igorreko erakusketearen inaugurazinora.

Eskerrik asko.

Bertan egongo garelakoan, ondo segidu.

Igorreko Kultur Etxea, Zertu Kultur Elkartearen izenean

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s