Giro ederra Korrikaren aldeko kantu potean

Kantu potea egin zan atzo Igorren, iluntzean. Kantutegiak hartu eta Ezkiñara batu zirean hainbat igorreztar eta inguruetako herrietako jendea. Musikarien laguntza izan eben, gitarrista bi, albokariak eta panderojolearena, hain zuzen be.

Kantu pote bakotxa herriko gune ezbardinetatik egiten da eta atzokoa, 105etik zehar egin eben. Ezkiñan hasi, handik Itargi eta Errekaganera, eta Berezin amaitu. Tabernariak be ederto erantzun eben pintxoak gozoak eskainita. Giro ederrean egon zirean bertaratutakoak. Korrikaren barruan egindako ekimena izan zan.

Korrika be badator. Martxan dago honezkero batzordea. Martiaren 28an pasatuko da Igorretik gaueko 9ak inguruan, zapatuz, eta atzokoaz aparte, ekintza gehiago antolatu da inguruotan, besteak beste San Migel txikira urteera, Ganzabal mendi taldearen eskutik, edo Gosariak egitasmoaren emanaldia datorren barikuan.

20150221_san_migel_txiki 20150227_gose

GOSARIAK (Gose)

2015/02/27  – Korrika kulturalaren programazioaren barruan.

Otsailaren 27an, ostirala, 20:00etan Lasarte Aretoan.

Sarreren prezioak: 4 €, Lasarte aretoko lagun txartelagaz 3 €

Sarreren aurretiko salmenta: Kutxabankeko oroetarako kutxazainetan eta interneten www.bbk.es
Takillan ikuskizuna baino ordu erdi lehenago.

Joseba Sarrionandia idazleak, Gose musika taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek indarrak batu dituzte “Gosariak” lanean. Sarrionaindiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen lanari esker, edozein norabide har dezakeen lan bakarra borobilduz. Nortasun, elementu eta espazio anitz eta desberdinek bat egiten dute 5 zentzumenak elikatu ditzakeen obra bat osatzeko.

Kultura hedatuko da ahoz, idatziz, kantatuz, garrasika, entzunez, musikarekin eta abarrekin, baina kultura desberdinak dira gurea eta eurena. Gure adorearekin eta, batez ere, gure jarrerarekin, kultura ofizialei aurre egiteko balioko digu. Belaunikatutako kulturak euren kulturak dira, horiek ere belaunaldiz harago doaz, Historia egiten. Ohitura belaunikatuen transmisioa, menderakuntzari bidea egitea gelditu behar diren portaera dira. Historia idazteko hamaika morrontza-egitasmo jaio da. Gu berriro gose gara. Gehienetan bezala ez dugu edozer jango. Guk nahi dugun janaria ez da gosea ase eta betetzeko. Musikaren gose, idatzien goseti, irudien gose ikara. Gosariak omen garrantzitsuen. 

Korrikaren inguruko informazinoa Begitun:

Laguntzaile kanpainea, kulturala, kilometroak… badatorrela Korrika 19!

Igartzen da hilabete bat falta dala bakarrik Korrikaren edizino barria Urepelen hasteko. Izan be, hasikera egunera hurreratu ahala, gero eta gehiago dira Korrikaren bueltan aurkezten eta antolatzen diran gauzak. Korrika martiaren 19an Urepelen hasi arteko egunak bete-beterik jatorkuz. Baita, zer esanik ez, Arratian be.
Halanda, ze, gitxienez kantu-poteo bat, mendi urtekera bat eta Goseren kontzertu bategaz gozatu ahal izango dogu, hurrengoz hurrengo, zezeilean gure eskualdean.
(…)

Arratian 40 kilometro
Berrogei bat kilometro egingo ditu Korrikak Arratian, amaitu aurreko zapatu iluntzean gehienak
Honezkero, erosi leike kilometroa, bakarrik edo beste inogaz, Korrikan Arratian lekukoa eroan gura dauan erakunde, alkarte edo norbanakoak.
Era berean, Korrikaren erropea erosteko edo Korrika laguntzaile egiteko aukerea be badago.
Baterako zein besterako, kilometroa erosteko, Korrika laguntzaile egiteko, erropea erosteko… Kubulu euskaltegira deitzea eta joatea da onena (Agirre Lehendakaria 4. Telefonoa: 94 631 56 57), astelehenetik eguenera goizeko hamaiketatik ordu batera; eta arrastiko bostetatik zazpiretara.
Korrikaren barri jakiteko sareko helbideak:
http://www.korrika.eus/index.php?lang=eu
http://www.facebook.com/aek.euskalakari
twitter.com/EuskalakariAEK
eta Arratian:
www.facebook.com/korrikaarratian.euskalakari.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s