Etxerat, euskal preso politikoen senideen elkartearen eskutik, “Dispertsinoaren mapa”

Hemen dekozue dokumentua, pdf formatuan.

dispertsioaren mapa_ona

  1. Euskal preso eta iheslari politikoen senideak eta lagunak gara. Senide izatea ez da hautazko egoera, espetxeak eta erbesteak inposaturiko egoera baizik. Hori dela eta, jatorri eta ideología politiko ezberdineko pertsonen bilgunea da Etxerat elkartea.
  1. Erbestean ala espetxean ditugun senide eta lagunen egoerak Giza Eskubideen urraketak salatzera bultzatzen gaitu eta, aldi berean, egoera horiek dira gure Giza Eskubideak urratzen dituztenak. Gure senideak maitatzeagatik, gure senideekiko dugun maitasunari uko ez egiteagatik.
  1. Eskubideen urraketak salatzen ditugu. Gure senideei urratzen dizkietenak baita guri urratzen dizkigutenak ere. Xantai, presioak eta mendekua direlarik eskubideak urratzeko erabiltzen dituzten tresnak.
  1. Bakea eta konponbidea lortzeko aurreneko pausua pertsona guztien eskubideen errespetua dela aldarrikatzen dugu.
  1. Pairatutako sufrimenduaren aitortza aldarrikatzen dugu egian oinarritutako errelatoa egiteko, egoera hauek inoiz errepikatuko ez direla bermatzeko.

 

ZER DA ETXERAT?

Hau da elkarte honek preso eta iheslarien senide eta lagunei eskaintzen diena:

  • Asistentzia, aholkularitza eta laguntza. Egoera mingarri honek sortutako samina txikitu eta leuntzeko tresnak. Bizitzaren alor guztiak ukitzen dituen egoera da hau fisikoki, psikologikoki, sozialki eta emozionalki eragiten baitute espetxeak, erbesteak edota deportazioak.
  • Bizipenak eta esperientziak elkartrukatzeko bilgunea. Non egoera hauek ulertuak eta partekatuak izan daitezkeen.
  • Lan esparrua: Non informazioa zein testigantzek, salaketek eta aldarrikapenek bat egiten duten. .

 

ZER DA ESPETXE POLITIKA?

Espainiako zein Frantziako Gobernu desberdinek azken 30 urteetan gutxienez euskal preso politikoei aplikatutako espetxe politika berezitua da. Espainiako Kode Penaleko printzipioetan jasotzen denaren aurka: ”Cumplimiento de la condena allí donde el preso tenga arraigo social. Las cárceles españolas están diseminadas por todo el territorio nacional lo que permite que los internos cumplan su condena en la institución más próxima a su lugar de origen y evitar así el desarraigo familiar y social.” Egungo 400 preso politiko baino gehiago, 76 espetxetan dituzte sakabanatuak estatu espainol zein frantsesean.

dispertsioaren taula

Beraz, espetxe politika honen helburu argia presoak beraien inguru sozial, afektibo eta familiarrarengandik urruntzea eta deserrotzea da. Gainera beraien herriko, Euskal herriko bizitza politikoan parte ez hartzera zigortuak daude.

 

ZEINTZUK BERE ONDORIOAK?

Preso dauden lagunei ezarritako salbuespeneko neurri honek, senide eta lagunengan eragin zuzena du. Bisita egiteko eta komunikatzeko gure eskubidea gauzatzeko hilabetero, senide eta lagunok bidai luzeegiak egitera behartuak gaude baldintza okerretan, ordu eta erdiko hilabeteroko komunikazioa egin ahal izateko (batez bestekoa Espainiako espetxeetan). Familientzat higadura fisiko, ekonomiko, psikologikoa eta kezka nabaria da, areago urruneneko espetxeetan edota zigor oso luzeak betetzen direnean (31 urteko espetxe zigorrak betetzen dituztenean).

Ondorio larrienak azken 25 urteetan behintzat, errepideetan

beraien lagunak edo senitartekoak ikusteko asmo bakarrarekin zihoazen 16 senide eta lagunen bizitzak ezbeharretan galtzea. Espetxe politika honek dirauen bitartean herritar asko hiltzeko arriskuan gaude. Egun, senide eta gertukoek bidegabekoa den egoera batera zigortuak gaude, senide izateagatik bidaiatzen jarraitzera zigortuak, gastu ekonomiko asumiezinak mantentzera gure harreman loturei uko ez egiteagatik. Familia izateko eskubidea, bizitzarako eskubidea eta askotan Osasuna izateko eskubideak espetxe politika honen helburu politikoen menpeko jarri dizkigute.

Espetxe politika honen eskubide urraketen biktimak bihurtu gaituzte, aitortza eta ezagutzarik gabeko izkutuko biktimak. Eraso, tratu txarren eta abusuen biktima bilakatu gaituzte. Diskriminazioa eta oinarrizko eskubideen urraketa sistematikora zigortuak gaude.

www.etxerat.eus

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s