Beiñat Anzola Igorreko alkatea Berrian: “Premiak erakartzen du jendea, eta oraindik zaila da herritarrak gai orokorretaz aritzeko elkartzea”

BerriaHerritarrak eta erakundeak” izenburupeko erreportajeak egiten dabil asteon. Gaurkoa bigarrena da, “Botoa jaso, boza itzuli“.

Igorreko parte-hartze esperientziaren barri emoten dau Beiñat Anzola alkateak bertan.

Ari dira Igorren. Eta jarri dituzte egitasmoak martxan. Igorreztarron batzarra izeneko bilerak egiten dituzte hiru hilabetetik behin, eta edozein herritarrek du landuko den gaia proposatzeko aukera. Udaleko osoko bilkuretan ere galdera eta eskaerentzako tartea irekitzen dutela azaldu du Anzolak: «Edozein gairi buruz galdetzeko aukera ematen diegu herritarrei». Baina mugak dituzte oraindik ere. Jende gehiago elkartu nahi dutela adierazi du. «Hasieran jende gehiagok hartu zuen parte. Premiak erakartzen du jendea, eta oraindik zaila da herritarrak herrigintzako gai orokorretaz eztabaidatzeko elkartzea». Gaur gaurkoz, ordezkaritzarekin parekatzen dela parte hartzea dio. Eta ikuspegi hori da, Anzolaren arabera, aldatu behar dena. «Kalitatezko batzarrak antolatzen ditugu, baina oraindik buruan dugun ideal horretatik urrun gaudela uste dugu. Jendearen interesa gehiago piztu eta era lotesleagoan lan egitea da asmoa. Partaidetza gehiago nahi dugu». Oraindik ere gizarteko hainbat sektore erakartzeko zailtasunak dituztela dio. Eta saiakera berezia egin nahi dutela gazteak eta emakumeak partaidetza prozesuetan izateko.

Beiñat

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s