Ekainaren 21ean, igorreztarrok, San Mamesera

 

image1-570x310

Iazko ekainean, giza kate erraldoia eraiki gendun milaka eta milaka euskaldunok, eta Durango eta Iruinea lotu genduzan eskuak elkarturik. Aurten, bestelako ekintza proposatzen deuskue Gure Eskukoek: Iruineako zezen plaza, Donostiako Anoeta Estadioa, Gasteizko Buesa Arena, Baionako zehazteke dagoen tokia, eta San Mames estadioa betetzea. Ez da gutxi  erronka horretarako behar dan jende kopurua…

Ekainaren 21ean goizetik hasiko dira ekitaldiak Bilbon. Eguerdiko 12:00etan giza katea egingo da, eta arrastiko 17:30ean, danok San Mamesera. Estadioan sartzeko sarrerak beharko dira; haurrek 5 euro ordaindu beharko dabe, eta nagusiek 10 euro. Sarrerak apirilaren 21ean jarriko dira salgai herritan eta Gure Eskuko web orrian. Kontuan hartu behar da estadioa alokatzeak dakarren gastu itzela. Gainera, egunerako beren-beregi egindako kamisetak be jarriko dira salgai.

M001K04E01-300x300

Kolore desberdineko jende askoren  atxikipenak lortu dauz Gure Esku dinamikak, eta zalantza barik, irmotasunez bultzatu beharreko ekimena da. Badakigu gatxago izango dala aurten ekimena “berotzea”, tartean, udal hauteskundeak dekoguzalako; badakigu horrek alderdi politikoentzat dekon garrantzia. Dena den, alderdi politikoei barik, herritarroi zuzendutako ekimena izanik, egun hori erreserbatu egin behar dogu, eta maiatzaren 24tik aurrera esprintatu beharko dogu San Mames leporaino bete ahal izateko.

Iaz bezala, igorresareanek Igorren antolatzen diren ekintzen barri emongo deusku. Animo, beraz.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s