Hauteskundeei buruz: Posta bidezko botoa, gaixo eta ezinduak, denpora baterako atzerrian dagozanak

EH Bilduren blogean irakurri dogu informazinoa.

Herritarrok garaile

  • OROKORRA

ESKAERA EPEA

Martxoaren 31tik maiatzaren 14a arte.

TOKIA

Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correoseko edozein bulegotan eta EH Bilguneetan jaso daitezke.

PROZEDURA

POSTA BIDEZKO BOZKA ESKATZEKO INPRIMAKIA BETE
Posta bidezko bozka eskatu nahi duen pertsonak inprimakia bete eta behin sinatu ostean Correos-eko edozein bulegotan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela ziurtatzeko.
OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu

2. Correosek dokumentazio guztia Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du. Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera edo, honen ezean, erroldan agertzen den helbidera bidaliko du:

  • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
  • Azalpen orria.

Dokumentazio zuzenean jaso behar du, horretarako bere nortasuna ziurtatuz. Etxean ez balego, dagokion Correos bulegora joan beharko luke pertsonalki jaso dezan.

3. Bozka
Behin dokumentazioa jasota:

  • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
  • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
  • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko hirugarren eguna baino lehen (maiatzak 20).

OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.

  • GAIXO/EZINDUAK

ESKAERA EPEA

Martxoaren 31tik maiatzaren 14a arte.

TOKIA

Herrialde bakoitzeko Notario delegazioan

PROZEDURA

Ezindua dagoen pertsonak ahalorde notariala egin beharko diote aukeratu duten pertsonari ordezkari bezala jardun eta bere posta bidezko bozka tramitatu dezan. Ahalorde notariala doakoa da.

Dokumentua hautesle bakoitzarentzat bana egingo da, beraz, bertan hautesle bat baino gehiago ezingo dira agertu eta pertsona berak ezingo du hautesle bat baino gehiago ordezkatu.

1. Ordezkariak notario delegazioan aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Posta bidezko bozka eskatzeko agiria, gaixo dagoen pertsonaren eta honen ordezkariaren datuak jasoko dituena.
  • Ezindua den pertsonaren NANa
  • Gaixoaren ordezkari den pertsonaren NANa
  • Mediku ziurtagiria. (EH Bilguneetan eta Medikuen Elkargo Ofizialean eskura egongo den doako inprimakia)

2. Notarioak gaixoa bisitatuko du eta ahalorde notariala egingo dio ordezkariari.
3. Ordezkaria Correosetik pasako da bozka tramitatzera. (Posta bidezko bozka arrunta egiteko bide bera)OHAR GARRANTZITSUA:Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Gaixo dagoen pertsonaren eskaera agiria.
  • Mediku ziurtagiria
  • Ahalorde notariala

4. Correosek dokumentazio guztia Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du. Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera edo, honen ezean, erroldan agertzen den helbidera bidaliko du:

  • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
  • Azalpen orria.

Dokumentazio hau ordezkariak jaso behar du zuzenean, horretarako bere nortasuna ziurtatuz.
Etxean ez balego, dagokion Correos bulegora joan beharko luke pertsonalki jaso dezan.

5. Bozka
Behin dokumentazioa jasota:

  • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
  • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
  • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko hirugarren eguna baino lehen (maiatzak 20).

OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.

  • ALDI BATERAKO ATZERRIAN

ESKAERA EPEA

Martxoaren 31tik apirilaren 25era

NORK BOZKA DEZAKE

  1. Aldi baterako atzerrian dauden pertsonek, hauteskunde prozesuaren deialdia egiten den unean eta hauteskunde egunean ere egoera horretan egongo direla aurreikusten dutenek.
  2. Kontsulatuan (Registro de Matrícula Consular) izena emanda duten pertsonek.

TOKIA

Posta bidezko bozka eskatzeko inprimakia Kontsulatu edota Enbaxadetan jaso daitezke, edo telematikoki jaitsi daiteke Espainiako Kanpo-arazoetarako Ministerioko webgunetik.

PROZEDURA:

  1. KONTSULATUKO ERREGISTROAN “EZ EGOILIAR” BEZALA IZENA EMAN
  2. ESKAERA INPRIMAKIA BETE: Aldi baterako atzerrian dagoen pertsonak posta bidezko bozka eskatzeko inprimakia bete eta behin sinatu ostean Kontsulatuko bulegoetan edo Enbaxadako bulegoetan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria edo Pasaportea aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela eta Kontsulatuan izena emanda duela ziurtatzeko.
    OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu.
  3. Kontsulatuko bulegoak edo Enbaxadak eskaera Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du. Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera bidaliko du:
    • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
    • Errolda-ziurtagiria.
    • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
    • Azalpen orria
  4. Bozka
    Behin dokumentazioa jasota:

    • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
    • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
    • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko bosgarren eguna baino lehen (maiatzak 18).

    OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s