Eta gaur #igorren, giza eskubideen aldeko kontzentrazinoa, EH Bilduren ekitaldia, “Match Impro” antzerkia, MGren kontzertua…

20150424 azken barikua

20150424 EH Bildu Arratia ekitaldia

20150424_match_impro

Bizkaiko Antzerki Ikastegiako (BAI) ikasleek Igorrera ekarriko dute jadanik hilean behin Barakaldon antzezten ari diren Match Impro, Fer Montayak zuzendutako ikuskizuna. Match Impro inprobisazio laburren lehia da, bi jokalari talde aurrez aurre antzerki jokoan.

BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko ikasleak taula-gainera igoko dira, ikusleek jarritako gaien inguruan inprobisatzera. Gaubeila alai ezusteko batean aktoreek beren trebezia frogatu beharko dute lan eszeniko laburrak di-da batean sortuz,eta ikusleen bozka lortzeko gaitasun guztiak baliatuz.

Ikuskizuna alaia eta ludikoa da, publikoaren partaidetza du beharrezko, emaitzarekin pozik irteten delarik ikuslea. Barreak eta urduritasun teatral ikaragarria. Erdu!

Apirilaren 24an, 21:00etan, Lasarte aretoan.

Hizkuntza: gaztelera

Sarreren prezioak: 6 €, Lasarte aretoko lagun txartelagaz 4,5 €.

Sarreren aurretiko salmenta: Kutxabankeko oroetarako kutxazainetan eta interneten www.bbk.es
Takillan ikuskizuna baino ordu erdi lehenago

20150424 MG Rugbyn

Utzi iruzkina