Emakume sortzaileen erakusketaren inaugurazinoa

20150509 Ines Medina

Emakume sortzaileen lanak, Arantza Pineda, Encarna Cepedal, Elena Solatxi, Maite Artabe Urkiri, Marian Daubagna, Marisol Calzada, Maritere Bilbao Amuriza, Máxima Kerr, Miren Bilbao, Rosa Calzada eta Tere Uribe-Etxeberriaren lanak erakusten dauz.

Ines Medina pintura irakaslea da. New Yorken egoala asmatu eban emakume sortzaileen proiektua eta Igorren garatzea pentsatu eban. Horrela egin ahal izan eban Igorreko Udalaren eta  Emakunderen laguntzari esker. Gaur emakume talde horrek egindako lana aurkeztu deuskue Igorreko Kultur Etxean; bertan, Igorreko Udaleko zinegotzi bi –Soraya Lizundia eta Itsaso Bengoetxea– egon dira Izaskun Landaida Emakundeko arduradunagaz batera.

Proiektu horrek, gainera, oso garapen interesgarria izan dau. Duela sei urte abiatu zan Igorreko Udalean aurreko udalbatza egoanean Galder Olibares alkatea zala, eta Izaskun Landaida Emakundeko burua ez zanean. Proiektuan, beraz, ez dau inolako eraginik izan hauteskundeek eta gobernu aldaketek. Ines Medinak New Yorken asmatutako egitasmoak aurrera egiten jarraitu dau.

Bai Izaskun Landaida zein Ines Medinak be, Igorreko Udalaren eta Emakundearen jarrera proiektu honegaz, eta Teknikarien beharra be goraipatu dabe. Erakusketa Kultur Etxean egongo da ikusgai, eta ikustea, benetan, merezi dau.

IMG-20150509-WA0018 (1)

Advertisements

2 thoughts on “Emakume sortzaileen erakusketaren inaugurazinoa

    1. Arrazoia daukazu. Izaskun Landaida da Emakundeko zuzendariaren izena. Konpondu dogu.

      Eskerrik asko abisuagatik.

      Danon laguntasunagaz, apurka apurka hobetzen gabiz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s