Maskilu, auzolanean sortutako kontserbera barria

Mezu hau jaso dogu gure buzoian:

Aupa lagun,

mezu honen bidez Maskilu ekimenaren partaide egin nahi zaitugu, Zeberion (Arratia-Nerbioiko eskualdean) auzolanean sortutako kontserbera berriaren partaide.

Kontserberak bere ateak datorren ekainean zabalduko ditu. Elikagaien eraldaketarako erabiliko den espazio honetan sasoiko barazkiak, fruituak eta perretxikoen kontserbak prestatuko dira, beti artisau eran eginak, kalitatezkoak eta osasuntsuak berme guztiekin.

Hain proiektu garrantzitsua izanik crowdfunding kanpaina bat jarri dugu martxan. Ekimen honekin zuen laguntza lortu nahi dugu elikagaien eraldaketarako beharrezkoak diren zenbait azpiegituren balioaren zati bat ordaintzeko. Kanpaina hau Goteo plataforman abiatuko da, eta 40 egun izango ditugu aurrekontuaren gutxieneko kopurua lortzeko. Orrialde honetan kofinantzaketa kanpainaren inguruko informazio gehiago eskuratuko duzue:  https://goteo.org/project/maskilu

Arratia-Nerbioiko hamabost bat baserritar gaztek osatutako ekimena da hau, Zeberioko Udaletik sustatutako Nekazalgunea programaren baitan sortua. Barazki eta fruituen ekoizle txikiak gara eta tresna honen bidez kontsumo-taldeak eta plazetako otzarak osatzea dugu helburu. Honako espazio honek sasoiko barazkiak eta fruituak urte osoan zehar kontserbatu nahi dituen edozein lagunentzako balio dezala nahi dugu, bai autokontsumorako diren ortuetakoak, bai kolektiboak eta bai merkaturako ekoiztuak direnak ere. Maskilu Kontserbak baserritar eta agroekologikoa den ikuspegitik eraldaketarako espazioa izan nahi du, eredu industrialetik aparte.

Zuen laguntzari esker herrien elikadura burujabetzaren bidea lantzen jarraituko dugula espero dugu.

Hemengo estekan proiektua aurkezteko egindako bideo laburra ikus dezakezu.

Besarkada bat eta on egin!
Mezu hau zabaltzeko gonbitea ere luzatzen dizuegu. Milesker!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s