Hauteskundeak bihar, 3.218 herritarrek daukie botoa emoteko aukera Igorren

18 urtetik gorako 3.218 herritarren esku dago Igorreko hurrengo alkatea nor izango dan. Gure botoagaz erabakiko dogu bihar. Udalaz aparte, Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeaka ere egingo dira. Hemen daukazuez herrira aurkezten direan lau zerrendak, EH Bildu, EAH-PNV. PSE eta PP. Igorreko zerrendak

Botoa emoteko lekua Kultur Etxean egongo da. Goizeko 09:00etatik 20:00etara. 3 sekzino eta 5 mahai dagoz Igorren (1A, 1B, 2A, 2B eta 3U).

Hemen daukazue mahai bakotxaren zentsoa: 1A- 646. 1B- 467. 2A- 793. 2B- 534. 3- 778.

Igorreko planoa

1. sekzinoak errekaren mendebaldeko aldea hartzen dau. Agirre Lehendakariko portale pareak, Garbeko inpareak, Elexalde, Hilario Soloeta, Aramotz eta Agarre. Lehen abizaren arabera bi mahaitan banatzen da: – 1A. Lehen abizenaren lehenengo letra Atik Lra.1B. Lehen abizenaren lehen letra Ltik Zra.

2. ak sekzinoak errekaren ekialdeko aldea hartzen dau. Olabarri, Sabino Arana, Bidebarri, Torrea, Sanjuan, San Kristobal. Loiate…  Lehen abizaren arabera bi mahaitan banatzen da: – 2A. Lehen abizenaren lehenengo letra Atik Kra.2B. Lehen abizenaren lehen letra Ltik Zra.

3.ak sekzinoak mahai bakarra dauka 3U. Agirre Lehendakariko inpareak eta Garbeko pareak hartzen dauz.

> Hauteskunde egunaren jarraipen berezia egingo dogu twitterren @igorresarean

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s