Lehenengo asteburuaren kronika #igorrejaietan15

Barikuan hasi zirean Igorreko jaiak. Goiko plazako Larrain dantza jendetsu eta partehartzailean ostean etorri zan txupinazoa. Aurten, herriari bizia emoten ibiltzen direan bi alkartek bota dabe pregoia, Arantzarte Dantza Taldeak eta Zaztaparrak Asti Taldea. Azken hau, 20. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago. Eurentzako izan zan ohorea.

01 Balkoian 02 balkoia eta plaza 03 jentea plazan

Gure Esku Dagoko kideak be presente egon zirean, kamiseta eta bestelakoakaz. Ekainaren 21ean San Mamesen egingo dan ekitaldia iragartzeko aprobetxatu eben.

05 gure esku dago

Txarangazo-ren musikagaz gozatu genduan bien bitartean.

04 elektrotxaranga

Karro karrerea be egin zan, kuadrilen arteko olinpiaden barruan.

9etan zabaldu zirean txosnak, eta bertan entzun ahal izan gendun Aldats.

06 txosnak zabaldu 07 aldats 08 Aldats

Gauerdi ostean, Zu bai zu talentu lehiaketa ikusi ahal izan genduan. Aimar, Unax, Ismael eta herriko artisten ekarpen paregabeagaz (argazkikoa Aimar da).

09 Aimar

Musikagaz jarraitzeko, Mocker´s-en rock´n´rolla eta amaitako, Laura eta Iraia musika ipinten egon zirean, jantza eta mugimendurako eskaintza ezinhobea.

10 laura+iraia

Laster etorri zan zapatua. Goizean, Eskolarteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Finala Kiñu gaztetxean. Kantarien artean, Lur Ziarrusta dimoztarra.

11 bertsolariak

Txoznan ondoko landan munduko arrozen lehiaketa egin zan. 37 arroz desbardin aurkeztu zirean.

12 munduko arrozak

Bazkalostean, jantza afrikarrak eta umeentzako ikuskizuna.

13 dantza afrikarrak

Eta egun osoan zehar, Mila baietz Intxaurbizkarren eskutik.

14 mila 15 mila_2

Gauen musikak hartu eban protagonismoa. Barikuan baino jente gehiagogaz, Estricallak apurtu eban isiltasuna. Kontzertu azkar, azeleratu eta amorratua eskaini eben.

16 Estricalla 17 Eskean kristo

Ostean etorri zirean Eskean Kristo, euren “udako birari” hasiera-edo emonez. Niko Etxarten laguntasunagaz egindako diskoa ederto astindu eben, entzule guztien gozamenerako.

Gaua amaitzeko, Zirkinik bez taldearen martxa eta giro ona.

Baina dana ezin zan ondo joan eta ordu txikietan, kotxe batek herritar bi harrapatu ebazan eta labana bidez egindako erasoa egon zan.

Gertakari larri honeen aurrean eretxia emon ahal gendun, baina Igorreko Jai Batzordeak atara dauan oharra ikusita, goitik behera bat egiten dogula esatea baino ez:

Domeka goizalean gertaera nazkagarriak bizi izan doguz. Batetik, kotxe gidari batek bi pertsona kolpatu eta ihesean joan da; eta bestetik, kutxilloz zauritutako bat izan da. Zaurituei gure besarkadarik beroena.

Kaltea egitera etxetik urtetan dozuenori mezua: eskatu laguntza, zuonak kontsultan dauko tratamendua, ez kalean.

Zoriondu gura doguz festa giroan egonda, zaurituak artatu dituezan igorreztarrak. Harro gauz halango auzotarrakaz biziteana. Jai Batzordetik gogoratu gura dogu: jaiek gozatuteko dire! Egunerokotasunetik urten eta lagunartean ondo pasetako egunak. Jaiak herritik eta herrientzako maite doguzalako, segidu parte-hartzean eta gozatuten!

Igorreko Jai Batzordea

Domekan bizikleta lasterketa egon zan goizean. Iluntzean, herriko gazteek egindako kabareta. Espektakulu mundiala!

18 kabareta

Eta gaur, jarraitu egiten dabe jaiek…

ek 8 jaiak

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s