Amaitu dira Igorreko jaiak #igorrejaietan15

Astebarruetako egitaraua gero eta indar handiagoa hartzen ari da jaietan. Gero eta ekintza gehiago eta gero eta potenteagoak. Programa gero eta orekatuagoa da jaietakoa.

Eguenean, trikipoteoa eta herri-afaria egon zirean aterpean. Menua, paella, oilaskoa eta tarta. Ostean, etxera edo parranda (bakotxaren aukeraren arabera) eta goizeko 08:00etatik 10:00etara bitartean, herri-gosaria, lotaratu bako zein ohitik altxatu barrientzat.

Barikua zan makailau eta tortilen eguna. Eguraldi txarragatik, aterpean egin zan. Aurten, pintxo-lehiaketa be egin zan. Itxura ederrekoak egia esan.

20150612 tortilak_2 20150612 pintxoak

Txaranga baten musikagaz gozatu ahal izan eben bertaratutakoek.

20150612 txaranga

Zapatuan, kuadrilen olinpiadetako rallyak hartu eban protegonismoa, arrastiko 18:00etatik aurrera.

Gauean, Gozategik jendetza erakarri eta karpa bete eban eta egungo zein aspaldiko zaleak asetu.

20150613 Gozategi

Domekan, goizean bizikleta lasterketa, eguerdian jubilatuan bazkaria, eta arrastian, AMEren eskutik, txokolotada eta Jokaldi-ren erromeria. Azken erromeria hau txoznetako karpapean egin zan, euria egiteko egoan arriskuagaitik. Bals txapelketa be egin zan, jaietako errifaren zozketa eta kuadrilen olinpiadetako sariak be emon zirean. Irabazleak, Teo Poteo, helduetan, eta Harrikadea, gazteatan, izan zirean.

20150614 Jokaldi

Ekintza gehiago egon dira jaietan, baina honeek dira guk jaso doguzanak.

Horixe, Iruñean esaten daben moduan, “gitxiago falta da datorren urterako”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s