Zapatuan osatu zan Igorreko Udala, EH Bilduko Beinat Anzolak jarraituko dau alkate

Igorreko EH Bilduren blogean topatu dogu kronika:

Atzo 12etan osatu zan Igorreko Udala, herria jaietan egoala. Pleno-aretoa beteta eta herritarrak zutunik. Zinegotziek karguak hartu eta alkatea aukeratu eben. Beinat Anzolaz aparte, Itsaso Bengoetxea, Naiara Zurinaga, Jon Bilbao, Ainhoa Zuluaga eta Jon Mendiolagoitia izango dira EH Bilduren ordezkariak atzo hasitako legegintzaldian.

20150613 udalaren osaketa_1

Botazino bakarra egin zan isilpean. Beinat Anzolak EH Bilduko 6 kideen babesa jaso eban eta Andere Ortuzarrek EAJko 5ena. Hortaz, Anzola izango da alkate.

20150613 udalaren osaketa

Hemen daukazuez kargua  hartu ostean egindako interbentzinoa:

Eskerrak emon  gura deutsiedaz lehenengo eta behin Igorreko herritarrei.

Lau urtetan herri honen gestinoan ibili ostean barriro be Igorreko herritarrek emon deuskuen babesagaitik.

Lau urte akordioz osotutakoak izan doguz gehien bat baia ez dira desadostasunak be falta izan.

Halan da guztiz be harreman pertsonal onak landu doguzala uste dot danon artean. Benetan pozgarria da hartuemon pertsonal normalizatu horrik mantentzea eta zinegotzi beharretan ibili diren guztiei eskerrak emon behar jakez horregaitik.

Barrion artean be beste horrenbeste lortzea espero dot.

Udalgintzan ibilitakoak eta aurpegi barriak nahastu doguz talde bietan. Esperientziadunak ilusinoz hasten diranei laguntako egon beharko gara lehenengo egunetan.

Gaur egunean danok daramagun erritmoa ikusita udalgintzan sartzeko adorea izan dozuen eta dogunon alde hiru berba bota gurako neukez.

Zuon bizitzetatik udaleko lanerako emongo dozuen denboragaiti… lagunekaz egoteko uneetatik, familiagaz egoteko tartetik edo umeakaz egoteko orduetatik kenduta, herrikide guztien onerako emongo dozuenagaitik… eskerrak emon gure deutzuedaz eta beste inork eskertu ez arren udal barrutik balio handikoa dan esfortzu hori aitortu gura deutzuet.

Eta zelan ez, ezin doguz ahaztu bakoitxan etxekoak edo kideak, hainbeste batzar, batzar aurreko, batzar osteko, whatsapp eta emailetan galdute gabizen bitartean aguantetan gaituztenak, aipamen berezia merezi dabe eurek be.

Lehenengoz udaleko korporazinoko kide izango zarienoi ondo etorrie emon gura deutsuet, haize freskoa ekarriko dozuelako, eta zelan ez, lehendik ibilitakooi zeuon esperientzia herriaren onerako erabiltea eskatuko jatzue.

Legealdi honetan bi talde bakarrik gelditu gara udalean baina herritar berberak eta herritar guztiak ordezkatzen doguzala ez dogu ahaztu behar.

Talde bakoitzak 1.000 bozkatik gora jaso doguz eta ardura handia da danontzat. Ardura horregaitik danok inplikatu behar gara udal erabakietan eta 4 urteetan egin dan lez batzorde ezberdinetan parte hartzea eskatuko jatzue.

Elkarlana eta adostasuna lortzerako orduan eskuzabaltasuna egon daitela beti presente.

Txarto egindakoak salatzeaz ganera, hobetzeko proposamenakaz etorri gaitezela eta Igorre justu, bizigarri eta ederrago bat lortzeko bidelagun izan gaitezala, batez be, eta ezin doguz ahaztu, une gogorrak bizi dabezan herritar eta familiei urtenbide bat emoterako orduan.

Beste barik, Herriko jaietan geldituten jakuna jai giroan murgilduta igaro daigun eskatuko deutsuet eta eskerrik asko barriro bertara urratu zarien guztioi.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s