Atzoko plenoaren kronika: herrikoen inguruko adierazpena onartu zan

Igorreko EH Bilduren blogetik hartu dogu:

Herrikoen inguruko adierazpena plazaratu dau Igorreko Udalbatzak aho batez

Igorreko Udalbatza elkartu da gaur legegintzaldiko bigarren plenoa burutzeko; bertan, enplegua sustatzeko hainbat ikastaroen kontratazioa onartzeaz gain, aurretik Hirigintza Batzordean adostutako hainbat hiringintzako lanak onartu dira.

Aurrekoaz gain, 104 Herriko Tabernen konfiskazioa agintzen dauen 35/02 makroepaiketaren aurkako adierazpena irakurri dau Beinat Anzola Alkateak. Adierazpen horrek udalbatza osoaren onespena izan dau. Plenora hurreratu diren herritarren artean Igorreko Axular Kultur Elkartearen presidentea egon da, udalbatzari adierazpena egin izana eskertu deutsona. Gainera, Herrikoen egoera, frankismoan egin ziren konfiskazioekaz alderatu dau, eta Auzitegi Konstituzionalera joko dabela iragarri dau.

Hona hemen Igorreko Udalbatzaren adierazpena:

HERRIKOEN AUZIAREN” (35/02) SENTENTZIA DELA ETA IGORREKO UDALAREN ADIERZPENA

Garai politiko berri eta itxaropentsuak irekiak diren uneotan, instituzio, erakunde, talde etanorbanako andanak aldarrikatu du egungo testuinguru politikoan horrelako, eta ondotik datozen, makroepaiketa politikoek lekurik ez dutela. Iraganeko argazkiak direla horiek. 

 “Dena ETA da” teoriaren aitzakipean ireki zen 35/02 epaia orain dela hamabi urte baino gehiago. Oinarri beretik etorri ziren orduan hainbat egunkariren itxiera, indar politikoen ilegalizazioak eta ehunka pertsonen atxilotze eta espetxeratzea. Eskubide zibil eta politikoen urraketa ageriko honek orotariko erakunde, norbanako eta instituzioen arbuiatze argia ekarri du urteotan. Baita nazioarteko erakunde eta instantzia juridikoena ere.

 Orain, epai honen azken sententzia jakinarazi berri den honetan, 104 herriko taberna konfiskatu eta hainbat laguni espetxe zigorra ezarria izan zaie Madrildik politika egiteagatik; guzti honek oinarri oso ezkorra ezarriz ondoren datozen epaiketei begira eta egun bizi dugun egoera politikoari begira ere.

 Hau dela-eta, Igorreko Udaldeko udalbatza honek ondokoa adierazten du:

                  – Eskubide zibil eta politikoen defentsan, horrelako egoerak atzerapausu nabarmenak dira gure herrian. Are gehiago egungo testuinguru politikoan. Eskubide guztiak pertsona guztientzat. Makroepaiketa politikoekin amaitzeko eskatzen dugu.

                  – Igorreko udaletik gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetuak suertatu diren elkarte eta tabernetako langileei eta bazkideei ere.

                  – Egun bizi dugun egoera politiko berrian horrelako gertaerek lekurik ez dutela adierazi nahi dugu, eta gure salaketa irmoa mahaigaineratu. Hala nola, bake iraunkor eta justu bat eraikitzeko uneotan, horrelako egoerak eman ez daitezen lan egingo dugula nabarmentzen dugu Igorreko Udaletik.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s