EH Bildu: “Lan egiteko ilusioz gagoz. Mankomunitatea XXI. mendera ekarteko gogoagaz”

Atzo, uztailaren 29an, osatu zan Arratiako Udalen Mankomunitatea.

Jarraian daukazue, Igorreko EH Bilduk bere blogean jasotako kronika:

Mankomunidadearen ordezkatze sistema salatu dabe EHBilduko ordezkariek

 

 

 

 

Atzo iragarri moduan, eguerdiko 12:00etan hasitako saioan, Miguel Angel Etxebarria jeltzale lemoaztarra izendatu dabe Arratiako Udalen Mankomunidadeko lehendakari. Lemoako EAJ-PNVko zinegotziak 11 boto eskuratu dauz isilean, paperetan hautagaiaren izenean idatzita, egindako hautaketan. Ubideako ordezkariak -Ubideako Arnasa- ez dau hautagairik aurkeztu, eta EH Bilduk aurkeztutakoa babestu dau bozketaren emaitzaren arabera.

EH Bilduk Itsaso Bengoetxea aurkeztu dau hautagai moduan; 9 boto eskuratu dauz, EH Bilduko 8 ordezkariena, eta ustez behintzat, Ubideako Arnaseko ordezkariarena. Ondoren, lehendakari berriak hartu dau berba bere aukeraketa eskertzeko eta Mankomunidadean izandako lehendakari danen beharra goraipatzeko – danak bere alderdikoak-. Bera amaitzerakoan Lemoako alkate Saioa Elejabarrietak EHBilduko ordezkarien izenean hartu dau berba bertako ordezkatze sistema salatzeko, oso ulergarria ez dalako EHBildu, Arratian, bozkatuena izanda, eta Mankomunidadea osatzen daben 9 herrietatik, 6 herritan  alkatetza EH Bilduk eukinda, baten Ubideako Arnasak, eta bakarrik bitan EAJ-PNVk, Mankomunidadean 11 ordezkari edukitzea EAJ-PNVk eta 8 EH Bilduk…

Hona hemen Saioa Elejabarrietak esandakoa:

Zorionak, lehendakari jauna:

Arratiarrok maiatzaren 24ko hauteskundeetan EHBildu aukeratu gendun Arratia lideratzeko. Lehen indarra gara, bai bozka kopuruan, baita kudeatzen doguzan Udalei erreparatzen badeutsagu.

Guk herritarrokaz dogun konpromiso hori bete egingo dogu, herrietan eta baita Mankomunitatean be. Horregaitik, guretzat erakunde honek behar dauen  lehendakaria aurkeztu dogu, Itsaso Bengoetxea: herritarron gurarietatik hurbilago dauena.

Tamalez, Mankomunitate honen ezaugarri handienetakoa da bere izaera  antidemokratikoa. Adibideak ugariak izan dira denboran zehar:

  • Ilegalizazio urteetan, legeak aukera emon arren, herrietako ezker abertzaleko ordezkariei atea ixtea.
  • PNVren interesetara egindako estatuto aldaketa.
  • Mankomunitatea herrien beharrizanetara egokitu baño, herriek mankomunitatearen menpe ipini dozuez.
  • Plenoak goizez herritarrok eta hautetsiok bertaratzeko arazoak izan ditzagun.
  • Egunerokotasunean politika baztertzaile eta alderdikoia.

Horregatik guztiagaitik, lehendakaritzarako izen aldaketa baino politika herrikoiagoa egingo dauen pertsona behar dogu, Itsaso Bengoetxea, hain zuzen be. Parte hartzea, herrietako eragile eta norbanakoan abotsa ekarriko dituena.

Mankomunitate hau demokratizatzeko hurrengo hilabeteetan EH Bilduko ordezkariok emongo doguzan pausuak honako honeik dire:

  1. Mankomunitateren inposaketagaz amaitu eta herritarron beharrizanak lehenetsiko doguz. Herrietan onartutako erabakiak ekarriko doguz, ez alderantziz, hau da, hemen hartutakoak herrietara eroan, orain arte egin dan moduan. Ez daigun ahaztu, erakunde hau Udalen Mankomunitatea da, eta guk Udalak indartuko doguz.
  2. Halaber, urteak daroaguz erakunde honen birplanteamendu sakona eskatzen:
    1. Araudia aldatu beharra dago: kontraesanez betetako estatutuak dira.
    2. Zerbitzuen hausnarketa egin behar da.
    3. Alkarlanerako jarrera gailendu behar da, orain arteko baztertzailea alboratuz.
  3. Lan egingo dogu Arratian pairatzen ari garan langabeziari aurre egiteko; baita Mankomunitatea eskualdeko garapen integralaren bidean jartzeko ere.

EH Bildukook lan egiteko ilusioz gagoz. Mankomunitatea XXI. mendera ekarteko gogoagaz. Sinistuta gatoz lanera, herriak banaka baño, indarrak batuta gehiago egin ahal dogula: alkarlanean eta herri bakoitzaren ezaugarrietara egokituta.

Helburua da alkarregaz Arratian bizi, lan eta disfrutatzeko eskualde bizigarriagoa egitea, eta horretara gatoz!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s