Udako jaia ospatu zan atzo #igorre

Atzo izan zan abuztuaren 15a, Andramari eguna, eta Udako jaia ospatu zan Igorren.

Gazte mailako XVII txirrindularitza lasterketak emon eutsan hasiera egunari, goizeko 10:30etan. Irabazlea Carlos del Pino izan zan eta bigarren Gaizka Sotilek egin eban.

 

20150815 ziklismoa @inigolarrucea

Argazkia @inigolarrucea

Mezea 12:30etan, eta ostean barauskarria goiko plazan.

Arrastian egin ziren briska, tute, mus eta igel txapelketak. 19:00etan hasi izan Kubakan taldearen erromeria, eta dantzarako musikaz aparte, sangría eta txokolatea (bizkotxo zein ogiagaz) be izan ebezan bertaratutakoek.

20150815 udako jaia_2 20150815 udako jaia_3

Batzuk karpapean kartetan eta beste batzuk jantzan plazan, gozo joan zan iluntzea. Txapelketa ezberdinen sari-banaketak erromerian zehar egin zirean.

Futbolari jagokonez, gaur jokatuko da XXIX. Andra Mari sarietako final handia.. Barikuko finalerdia, Durangoko Culturala 1-2 nagusitu zan etxekoen aurrean, bisitariek azken minutuan sartutako gol bategaz. Atzoko bigarren finalerdian, Santurtzi 1-0 nagusitu jako Bermeori.

20150814 Durango-Arratia

Arratia eta Durangoren arteko partidua, uztailaren 14ean. Argazkia @FutbolArratia

Honenbestez, Durangoko Cultural eta Santurtzi izango dira gaurko finala jokatuko daben bi taldeak. 18:00etan izango da, Urbieta zelaian.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s