Emakumeen Mundu Martxak deituta, eraso sexisten kontrako kontzentrazinoak hegoaldeko hiriburuetan

20150821 EMM Eraso sexistarik ez

Emakumeen Mundu Martxaren atzoko irakurketa:

Nahikoa da! Beste emakume bat eraila Bilbon

Gaur jakin dugunez, Bilbon abuztuaren 8an auto batek harrapatuta hil zen emakumearen senar ohiak bere buruaz beste egin du trenak harrapatuta.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik indarkeria matxistaren beste biktima bat delakoan gaude, eta horregatik hemendik guztiz gaitzesten dugu erailketa hau.

Lau dira jada Euskal Herrian indarkeria matxistak eraildako emakumeak, eta ikusi ahal izan dugun bezala, eraso sexistak eta indarkeria matxistagatik atzemandako gizonen kopurua izugarria izaten ari da uda honetan.

Nazkatuta gaude, haserre eta erreta, emakumeonganako indarkeria honek etenik ez duela ikusita, eta honen aurrean behar bezalako larritasunez erantzutera deitzen ditugu, bai jendartea eta bertako eragile sozialak, baina baita arduradun politikoak ere.

Horregatik guk kaleak hartzen jarraituko dugu, eta dei egiten diogu jendarte guztiari, ostiralean hiriburu zein herrietan emango diren kontzentrazioetara batu eta indarkeria matxistari behin betiko ezetza ematera.

Donostian: ostirala 19:00etan Bulebarrean

Bilbo: ostirala 20:00etan Arriagan

Iruñea: ostirala 20:00etan Udaletxe plazan 

Gasteiz: ostirala 19:30ean Andra Mari Zuriaren plazan

Gora borroka feminista!

Gora emakumeon bizitzak!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s