Arratiako mugimendu feministaren indarra eta ilusinoa nagusi Emakumeen Mundu Martxari Igorren egindako harrera

20151003 mundu martxa panela

Lemoatik heldu zan Emakumeen Mundu Martxa Arratiara. Lemoan, tailerretan zan hitzordua, 13:30ean. Igorreztar batzuk Urbieta zelaian egoazan geldituta Lemoara bizikletan joateko, zeozer lehenago. Globo eta bestelako elementu moredun kotxe eta bizikletaz osatutako martxan Igorrerainoko bidea hartu eban, bozina artean.

20151003 mundu martxa

14ak pasatxotan heldu zirean Igorrera, Kultur Etxeko plazara. Bertsotan emon eben ongietorria Irati eta Izaskunek. Karik egin ebazan aurkezle beharrak. Emakumeen Mundu Martxaren kokapena egin eban. Aurreko Emakumeen Mundu Martxa gure ingurutik pasatu zanean (ordukoan ez zan Arratiatik pasatu) dozena bat lagun joan zirean Zornotzara (argazkia erakutsi eban Karik) eta aldea dago oin dala bost urteko argazki hartatik, aurtengo harrera jendetsu, ilusionatu eta koloretsura. Mugimendu feminista indartsu dago Arratian, andrazkoak martxan dagoz inguruotan.

jentea

20151003 mundu martxa apainketa

Zeanuri eta Dimako jantzariek agurra eskaini eben. Haziak eskeini Arratiako andrazkoek, Lisboan amaituko dan Emakumeen Mundu Martxari eurek egindako ekarpena.

20151003 gora arratia feminista

Ekitaldiaren amaieran, bazkaria. Entsalada, arroza pistoagaz eta bizkotxoa. Kafea hartzeko, Axular Herriko Tabernak, egunari bere ekarpena egiteko antolatu eban eskaintza berezia aprobetxatu eben batzuk (eroateko kafea, euro 1ean).

20151003 hitzaldia20151003 hitzaldia_2

Danon artean mahaiak batu ostean, aulkiak borobilean ipini eta Etxaldeko Malu Egiluz eta Sonia Ingunzak berbaldia eskaini euskuen. Janariagaz daukagun harremanaren inguruan egin euskuen berba. Elikadura burujabetza, emakumeon egiteko arlo honetan, inguruagaz lotura, osasuna…

Eta Martxa Basaurirantza martxan ipini aurretik, “Vinagre de modernas” Arratiako punk feminista taldearen kontzertua. Rock´n´rolla, energia, jarrera zirikatzailea eta umorea borborka… Bertsino batzuk (“Joni”, zoragarria!) eta errepertorio labur eta indartsua. Gehigorako gogoakaz gelditu ginen.

20151003 Vinagre_2 20151003 Vinagre

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s