Memoriaren Bankuari buruzko erakusketaren inaugurazinoa

Panela

Pasatu dan barikuan aurkeztu zan “Memoriaren bankua” egitasmoaren erakusketa, Igorreko Kultur Etxeko erakusketa-gelan. Hilabete honen 26ra arte egongo da zabalik.

Itsaso azalpenak emoten

Aurkezpenari hasiera emoteko, Itsaso Bengoetxea zinegotziak hartu eban berbea, eta egitasmoaren gako nagusiak azaldu. Memoriaren zaintza eta berreskurapenean administrazinoek daukien erantzukizuna azpimarratu eban. Gaiaren inguruan Igorreko Udalak egindako beste egitasmoen barri emon eban, esaterako, Patxi Juaristi irakaslearen berbaldia igaz edo azken urteotan Timoteo Atutxari egindako omenaldiak eta berari buruzko liburua.

Aritz, Ainara eta Ibai

Honen ostean,  Memoriaren Bankuko proiektuan lan egin daben hiru  pertsonek hartu eben berbea,  Ibai Pujana, Ainara Pujana eta Aritz Arrizabalaga izan zirean DVDa eta honeri buruzko erakusketea aurkeztu ebenak. Bidelagun eta babesle izan dabezanei eskerrak emon eutsoezan, bereziki egitasmoan “euren bizitza” kontatu daben igorreztarrei, bideoz grabatzeko jaso dabezan erraztasunagaitik.

Hirurak ibili dira hilabete luzez adin batetik gorako igorreztarrari alkarrizketak egiten, Igorre iraganean zelangoa zain oroitaraziz. Igorreko historia, bertoko herritarren ahotik jasota. Hamarnaka herritarren alkarrizketak nahastuta, 4 ordu eta erdiko ikusentzunezkoa egin dabe. Udalak salgai ipini dau DVDa, euro 2tan eta batzuk aurkezpena bera aprobetxatu eben dokumentala erosteko.

elkarrizketatatuak

denboraren lerroa

Kultur Etxean inauguratu zan erakusketan, herriko argazki zaharrak ikusi ahal izan genduzan, paneletan ipinita, italiar faxistek 36ko altxamendu frankistan egindako bonbardeoarenak barne. Honetaz aparte, denboraren ardatz erraldoia.

Aurkezpenean DVDaren minutu batzuk ikusi genduzan. Amaieran, jatekoa eta edatekoa egon zirean bertaratutakoentzat. EH Bildu zein EAJko udal ordezkariak egon zirean ekitaldian.

jendea atzetik jendea

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s