Otxandion gertatutako lan istripua salatzeko elkarretaratzea gaur Lemoan

LAB, Ernai eta Sortutik oharra bidali deuskue:

LABek, ERNAIk eta SORTUk, urtarrilaren 8an Otxandion izandako lan istripua salatzeko mobilizazioa deitu dute gaurko. 19:00etan izango da, Lemoako udaletxeko plazan. Maderas Kepa Atutxa S.L. enpresako langile lemoaztarri pinu bat erori zitzaion gainera, zuhaitzak mozten ari zela.

Lehenengo eta behin, gure elkartasuna adierazi nahi diegu langilearen familia, lankide eta lagunei. Esan beharra dago, gertaera hauek ez direla kasualitateren edo zorte txarraren ondorioa, inposatzen zaigun lan eredu prekarioaren ondorioa baizik; ezegonkortasunean eta prekaritatean oinarritutako lan erritmo handiegiak eta lanaldi luzeak, kasu gehienetan oso gutxi ordainduak.

Datu ofizialen arabera, 2015ean Euskal Herrian 54 langile hil ziren lan istripuetan.

Gure aldetik, ez gara nekatuko inposatu nahi diguten sistema kapitalista honek patronalaren etekinak langileen osasunaren gainetik jartzen dituela salatu eta errepikatzeaz. Horregatik, horrelakoak berriz ere gerta ez daitezan borrokan jarraituko dugu.

Lemoan, 2016ko urtarrilaren 11an

201601111 Prekarietatea hiltzailea Lemoan

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s