Jaietan danok gozatu dagigun, gora ligoteo sanoa! #igorre

Pili Álvarez Molések azkenengo Begitun idatzitako gutuna ekarri dogu gaur hona (“Zeure berbea” atalean.

Gora ligoteo sanoa
Igorreko jaiak heltzear dagoz eta gogo handia izan arren, aitortu behar dot kezka eta bildur puntu bat be badaukadala. Nire ustez jaiak dira lagunakaz patxadaz egoteko, herriko jentea ezetuteko, jantzan egiteko, ondo pasetako… Ha-ta guzti be, zoritxarrez, Igorren beti ez dago giro sanoa eta emoten dau jaietan danak balio dauala. Gainera, bardintasuna biziteko diskurso politikoki zuzena oso barneratuta daukagu baina praktikak, askotan, ez datoz bat diskursoagaz. Adibide asko ipini neikez baina aholkuetan zentretea gurago dot.

Ingalaterrako “hau ez da konbite bat ni bortxatzeko” ekimenaren eraso sexistak ekiditeko aholkuaz baliatuko naz: ez mozkortuarazo neska bateri gero errezago eraso egiteko; ez ipini droga andrazkoen edarietan; neska bat kaletik doanean itxi bakean; txosnetan neska
baten espazio bitala ez inbadidu berak ez badau gura; alkohola edanda ez bazara kontroletan, ez edan; adi! lotan edo konorte barik dagoan neska bategaz txortan egiten badozu bortxaketea da; “ezetz”a jasoten dozunean ez insistidu; ligetan zagozanean neska
bategaz berak ez badau jarraitu gura, gelditu zaitez; etxera joatean neska laguna ez badoa zugaz, ez haserretu, itxi bakean whatsapp eta kontrola, eta, bukatzeko, gogoratu jaietan danak ez dauala balio!

Ikusi dozuenez, aholkuak zuzenduta dagoz erasotzaile potentzialai eta ez neskai, gehienbat, kokoteraino nagoalako ardura beti gugan ipinteaz. Hori dala eta, goazen danok gozatzera, jantzan egitera eta zergaitik ez sexuaz gozatzera gura dogunagaz, gura dogun beste bider eta gura dogun moduan, hori bai, beti be beste personeak edo personak gura badabe (Noski!). Gora ligoteo sanoa!

PILI ÁLVAREZ MOLÉS

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s