Euskal presoen etxeratzearen aldeko manifestazinoa egin zan atzo Diman

Jaietan dago Dima, eta urtero egiten daben antzera, presoen eskubideen aldeko eta dispertsinoaren kontrako manifestazinoa eta ekitaldia egon zirean Diman.

Gauerdian hasita, hamarnaka lagunek hartu eben parte herria zeharkatu eban manifestazinoan. Plazara heltzerakoan, ekitaldia egin eben. Ana Petralanda dimoztarra behin eta barriro aipatu eben ekitaldian zehar.

Oihana Aiartzak aurkeztuta, Dimako kuadrilak igon zirean oholtzara, eta Etzakiten erritmora kantuan ipini eben plaza osoa (“lehenbailehen ekarri behar dira, presoak Euskadira”).

20160702 Presoak Dima kuadrilak

Ostean, Iker Yurrebaso “397 ohe huts” bere poema irakurri euskun.

397 ohe huts

Behetik gora, izokinak bezala…

Aurten uda beroa dator antza

Merkurioa beti gorantza,

Urtez urte gradu bet gorago

Kantseuko gara berandu baino lehenago

 

Laga alboan boga eta sega

Gure historiak adarrak okerrak dekoz

Ta biherko erronkak okerragoak datos,

Edan, jantzan eta narrutan egin

Biherko eguzki Amandrea etorriko da bardin

 

Itzali telebista zabaldu begiek…

Hauxe da goiko agintariek gura dabena

Gu sofan itzunde lozorroan ahal dela,

Ez memoriarik, kontzientziarik, itxaropenik

Hainbeste frente daukaguz zabalik!

 

397 taupada gehiago gure bihotzetan…

 

Galdera ikur gehiegi…

Hemen bakea dagola dinorie

Bitsegaz ahoa betetan jakie,

Biolentzia matxista, laborala eta poliziala,

Indiferentzia, gure bigarren itzal leiala?

 

La Pinta, la Niña, la Santa Maria…

Asfalto gainean istripu larria

Sakabanaketa berdin gerra estrategia

Muret, Puerto II, Ocaña , Fresnes,

Alcala Meco, Lyon, Murtzia, Caceres

 

397 taupada gehiago gure bihotzetan…

 

Alemaniarrak grisez jantzita…

Milaka iheslari eta deportatu

Gure familiak gure dabez txikitu,

Erbestea, jipoiak eta gose grebak,

Isolamendua eta epaiketak

 

Gatazkaren ondorioak konpondu

Ondikarren ez da berandu,

Jende zoriontsua gura badogu

Herri libre bat eraikiko badogu

Euskal preso politikoak etxera!

 

Batzuen uste ordaintzen

Dagokien zigorra,

Maite dutenentzat berriz

Askatasun Haizea…

397 taupada gehiago gure bihotzetan

20160702 Presoak Dima kuadrilak

Poesiaren ostean, Dimako emakumeek dantza indartsu eta energiaz betea eskaini eben.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s