Arratia Futbol Taldeko emakumeen ekipoak estatu mailako 2. mailan jokatuko du datorren denboraldian

Igorreko Udalaren gaiaren inguruko prentsa-oharra bidali deusku.

ARRATIAREN IZENA ESTATU OSOAN ZEHAR ERAMANGO DABE IGORREKO FUTBOL TALDEKO NESKEK

 

Arratia Futbol Taldeko emakumeen ekipoak gora egin du eta Fubol estataleko 2. Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Igorreko Udaletik ezinbestean taldekide guztiei eta baita futbol talderaren zuzendaritzari, egindako lanagatik zorionak eman nahi dizkiegu. Jakina dugu emakumeen taldeak izandako bidea ez dala beti, nahi bezain lehuna izan eta zoritxarrez kirolean berdintasuna lortzeko asko daukagula egiteko baina  arrakasta hau duda barik aurrera jarraitzeko hauspoa izango dela ziur gaude.

 

Datorren denboraldian beraz ARRATIA Futbol Taldeko andrazkoek estatu mailan jokatuko dute eta horrek gainkostu ekonomiko batzuk ekarriko ditu. Igorreko Udaletik Arratiako Udalen Mankomunitatearekin kontaktuan jarri gara, eta andrazkoen taldea diruz laguntzeko eskaera luzatu diegu.  Izan ere andrazkoek, ARRATIA izena estatu osotik zehar eramango dute, eta honek eskualde izaera indartzeaz gain, futbol munduan berdintasuna bilatze-aldera aurrera pausua bultzatzea litzatekeela ulertuz, Mankomunitateak ,eta argi esateko berau osatzen duten udal guztiek, bere gain hartu beharreko dirulaguntza dela ulertzen dogu.

 

Eskaera hau Igorreko Udalean aspalditik aldarrikatzen dugun ideiaren barruan kokatzen dogu: Arratian eskualde mailako zerbitzua ematen duten instalakuntza edo azpiegituren gastuak eskualdeko herrien artean banatzeko planteamendua aztertu beharko litzateke. Kultur etxea, kiroldegia, Arratia futbol taldeak kudeatzen duen Urbieta zelaia… era honetako instalakuntzek mantenimendu gastu oso handiak dituzte eta Igorreko Udalarentzat eta ondorioz bertako herritarrentzat gainkarga nabarmena suposatzen dute. Bidezkoa iruditzen zaigu kudeaketa gastuetan inguruko Udalek dagokien zatia ordaintzea.

 

Igorren, 2016ko uztailaren  11an

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s