Jasone Agirre izango da EH Bilduren zerrendaburua Bizkaitik

Jasone Agirre kazetari abadiñoztarra izango da EH Bilduren zerrendaburua Bizkaian, datozen irailaren 25ean egingo direan Gasteizko parlamenturako hauteskundeetan.

Bizkaiko hautaketa prozesua amaitu ondoren, Arnaldo Otegirekin (Gipuzkoa) eta Miren Larrionekin (Araba) batera, Jasone Agirre izango da EH Bilduren hirugarren zerrendaburua EAEko hauteskundeetan, kasu honetan Bizkaiko lurraldean.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko bide ezberdinak eskaini zaizkio EH Bilduren oinarriei izenak proposatzeko eta botoa emateko: EH Bilgunean eta batzarretan zuzenean, Whatsapp eta Telegram bidez, edota EH Bilduren Komunitatea erabiliz.

Abadiñon jaioa (1968an) Jasone Agirre Garitaonaindiak ETBko albistegietan egiten du lan 1991. urtetik. EITBko Erredakzio Kontseiluko sortzailetariko bat izan zen eta Berdintasun Batzordeko kidea da ere. Emakumeek pairatzen dituzten tratu txarren inguruan egindako erreportaiengatik sariak jaso ditu, tartean Estatuko Emakumeen Institutuoak eta Emakundeak emandakoak. Mondragon Unibertsitatean Komunikazioaren teoriaren irakasle izan zen ere, LABeko ordezkaria da ETBko Langileen Batzordean eta Gerediaga Fundazioaren partaidea izateaz gain, Anboto Komunikabideetako presidentea da.

Erabaki honekin ixten da zerrendaburuak aukeratzeko aste hauetan herri ezberdinetan burutu den hautaketa prozesu parte hartzailea. Hemendik aurrera zerrenden osaketari ekingo zaio hurrengo asteotan zehar.

Jasone Agirreren aurkezpen publikoa datorren abuztuaren 8an egingo dugu Bilboko EH Bilgunean, Arnaldo Otegik eta Miren Larrionek lagunduta.

* Testua eta argazkia EH Bilduren webgunetik hartu doguz.
Advertisements