Ilusinoa eta indarra ekarri euskuen Julen Arzuaga eta Itsaso Bengoetxeak Igorrera #EginHerri

Eskualde mailako mitina egin eban EH Bilduk atzo Igorren eta 120 lagunetik gora bertaratu zirean Lasarte plazara ekitaldira.

Illart Gumuziok aurkeztu ebazan Julen Arzuaga parlamentaria eta Itsaso Bengoetxea hautagaia.

Aretakoak hartu eban berbea lehenengo eta Gasteizko parlamentuan azken legegintzaldian bizitakoak kontatu euskuzan. Galdutako denboraren garaia gainditu eta benetan martxan jartzeko deia egin eban, “bada herri honi berri onak emateko ordua”. Memoriak be lekua eukin eban bere interbentzinoan. Amaieran botan eban: “alabek esaten didaten moduan, sentitu, pentsatu eta ekin! Denok elkarrekin”.

Arzuagaren ostean etorri zan Itsaso Bengoetxea, EH Bilduko Bizkaiko zerrendetako kidea eta diskurtso distiratsu eta indartsua emon eban. Amaieran, bat baino gehiago izan zirean zoriontzera gerturatu zirenak. Oso-osorik ekarri dogu hona.

Arratien gitxi gara, beti izan gara gitxi. baina pertsona gitxi batzuk, denbora askoan zehar egindako lan handiegaitik heldu gara hemen eta orain dekogun egoerara.

Lehenengo Korrikatako bazkariak Lemoako eskolatan, Arratiako Ikastolaren sorrera, Arratiako motore industrial kooperatibistaren sorrera…. hori dana, pertsona gitxi batzuk egindako lan handia izan da. Eta pertsona gitxi horreik egindako lanaren fruitua gara gu. Sentitutakoaren inguruen mugitzen eta aritzen erakutsi ziguten, militantziaren hazia landatu euskuen , herri solidarioa izan behar gendula erakutsi euskuen, Arratikoa izatearen nortasuna erakutsi euskuen… 40 urte daroazuez al pie del kañon, eta hemen segitzen dozue, hemen eta orain be bai. Bertol Brechten ezinbestekoak “los imprescindibles”… BIBA ZUEK!!

Lagun napar batek esaten zidan “es fácil ser abertzale en Lekeitio, lo jodido es ser abertzale en Tutera”… ARRATIEN ABERTAZLEA IZATEA gogorra izan da urte askoan. Ez dala asko EAJ ren feudoa izan dogu, hemen lehen pertsonan ikusi doguz ate giratorioak martxan, edo karneta izateak eta aderdi egunera joateak Diputazioan edo administrazioak sortutako enpresa semipublikoatan lana lortzea eskutik lotuta egoazala. Arratiatik urten dire EAJren buruzagi zatarrenetarikoak (el de los “comandos Y” y “la cantera de ETA”). Hemen ondo baino hobeto dakigu zein dan PNVk dekon gobernetako estiloa.

Errekonkista hegoaldean hasi dogule esan zauen zapatuen Larrionek Miribillan, Nafarroa eta Arabako kasuak aipatuz. Nik hemendik aldarrikapen txiki bat egin gureko  neunke eta behingoz ARRATIEN lortu dogunari beharrezkoa duen pisue emotea gureko neunke. Geuk be, pertsona gitxi batzuk urte askoan egindako lanari ezker Bizkaiko hegoaldean egoan PNVren feudo hau errekonkistatzea lortu doguleko. AUPA ZUEK: Dima, Lemoa, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Ubide. ETA EKIN ZEANURI ETA BEDIA zuek be lortuko dozue eta!! Sarritan pentseu dot Sabin Etxeko hormaren batean kortxo baten “tareas pendientes” kartela egongo dala eta kartel horren azpien postit baten RECONQUISTAR ARRATIA (holan erderaz) ipiniko dauela.

Kanpainan gure programaren barri emotea onezkero errepikatzea litzateke, argi gelditu da telebistako debateetan edo egindako elkarrizketetan programa sendo eta zehatz bat dekogule esku artean, eta hori bano garrantzisuagoa dana programa horren ostean lanerako gaitasuna dekon jendea dekogule. 40 urtetan lan baino beste ezer ez doguleko egin.

Ortuzarrrek domeka honetan esaten zauen gipuzkoan: zer nahiago dozue, ondo gobernatzen dutenak hautatzea edo bildu  hautatzea? (zergaitik gure koalizioari buruz hitzegiten dutenean lehenengo bi letrak jaten dauriez.. gu ez gara bildu, EUSKALHERRIA bildu gara… ¿se les atragantan? Euskadi-bildu edo deitutea gureagoko leukie… baina guk ez dogu INOR bidean ahaztuten.). Falazia bat hainbat alditan errepikazen denean egi bihurtzen da, nondik ondorioztatzen da pnv gobernatzeko-kudeatzaile ona dala? Laster asko ataraten dauriez euren bastioiak egunkarietara: osakidetza, hezkuntza…. Arratien zuzenean ikusi dogu: bata, pediatra batek eukin beharreko pazienteen bikoitza izanda ere, buruzagiek beste alde batera begira egoazala eta komunikabideetan kasua agertu artean ez dela, adibidez, EZINBESTEKOA zan bigarren plaza sortu. Edo bestea,  Igorren  normaltzat eta harrotasunez zabaltzen dute Igorreko eskolaren handitzea alderdian lortutako zerbait dala eta ez beharrizan bateri eta eskola-guraso elkarte eta herri baten mobilizaizoaren ondorioz lortutakoaren emaitza… Ez ditezela ez, gugana kudeaketa “onaren”  txapita ipinita etorri.

Niretzat ezinbestekoa den beste persona baten berbak hartute Aste honetan Begitun irakurri dogun moduen: Badago gauzak aldatzea. Feudoak ez dira betirako, eta zaplasteko ederra emon ahal deutsegu betiko jauntxoei. Eta dana irribarrea galdu barik. Barre, haginak erakusteko beste modu bat baino ez dalako.

Amaituteko, Miribillan Arnaldok aipatu zuenari aipamen berezi bat egin gure deutsat, gure hiru lehendakarigaiak emakumeak dira… hori ez da kasualitatea. Laura Mintegik idatzi zuen behin ezkerreko izatea emea izatea zela, Ezkerreko politika egitea emakumea izatea zela. Eme baloreekin jokatu behar dela politikan, ahularekin arduratu, bidegurutzeetan intuizioari jaramon egin, dakigunarekin ez konformatu, arriskatu, inoren larruan sartzen ahalengindu, ulerkor jokatu, entzuten jakin, norberaren buruarekin ahaztu eta albokoari begiratu interes berekoien gainetik, gizon edo emakume jaio, horixe da emea izatea. Horixe da ezkerrekoa izatea.

Kultura eta herri nortasuna, Amarengandik jasotzen dogun DNA mitokondrialean garraiatzen dala belaunaldiz belaunaldi diño teoria zientifiko batek. Gure ardura da, beraz, ondorengoei guk jasotakoa isladatzea eta ezkerreko balore solidarioekin heztea, biher etzien Arratien emandako aldaketa mantendutea euren eskuetan egongo dalako.

Hemen. Ez hor ez han. Orain. Ez bihar ez etzi. Herri egiten (h)ari gara, herri egitera goaz, irri egiten dogun bitartean. Egia esan, ez dakigu  besterik egiten. Gobernatu egin gura dogu, ez gobernuan egon. Arratiaren etorkizuna eskutan hartu eta elkarrekin landu. Boterea borrokatu eta indar harreman handiak sortu. Herritarrok boteretu.

Iñaki Bilbao preso politikoa eta Tomas Linaza Cabo Verden deportatutako lemoaztarra oroituta amaitu zan ekitaldia.

Ilusinoa, pasinoa eta indarra erakutsi ebazan EH Bilduk atzoko ekitaldian.

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s