Gaixorik larri dagozan presoen etxeratzea eskatu eben atzo #igorre

30 lagunetik gora alkartu zirean atzo, azaroaren 25ean, Igorreko Agirre Lehendakarian egin zan kontzentrazinoan. Larri gaixorik dagozan presoen etxeratzea eskatu eben, urriaren 15ean Donostian martxan ipini zan #SalatzenDut kanpainaren barruan.

Ohiko ordua baino orduerdi beranduago egin zan atzoko mobilizazinoa, indarkeria matxistaren kontra deituta egoan manifestazinoagaz ez kointziditzearren.

Abenduaren 30ean, datorren hileko azken barikuan, kontzentrazinoa egingo dabe Igorren atzoko aldarrikapen bardinegaz, “Salatzen Dut. Larri gaixorik dagozan presoak etxera” lemapean. 19:30ean izango da, Agirre Lehendakarian.

Abenduaren 31an, urteko azken egunean, Iñaki Bilbaoren etxeratzea eskatuko dabe Lemoan, bere herrian. 20 urtetik gora kartzelan pasatu ostean, beteta dauka bere zigorra lemoaztarrak, eta kalean egon beharko leuke.

20160826-azken-barikua

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s